Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako ikastaroak, doan

Ekintzaile, autonomo eta mikroenpresentzako ikastaroak, doan

  • 2015-03-05

Laudioko Tokiko Garapen Agentziak ekintzaile, autonomo eta mikroenpresei zuzendutako doako ikastaroak anto- latu ditu. Saioak 16:00etatik 20:00etara egingo dira, Agentzian bertan. Aurreneko ikastaroa martxoaren 23tik 25era izango da, eta enpresa arrakastatsu bat izateko sorrera eta kudeaketa egokirako gakoak eskainiko ditu. 2.enpresa berrientzako marketinga izango du oinarri, eta apirilaren 8tik 10era garatuko da. Azken ikastaroa apirilaren ...

Gehiago irakurri

Zuhaitz Egunean bertako espezieak landatuko dituzte

Zuhaitz Egunean bertako espezieak landatuko dituzte

  • 2015-03-05

Ohiturari jarraiki, “Zuhaitz bat landatu, bizitza erein” lelopean ospatuko dute martxoaren 14an Zuhaitz Eguna. Helburua baso autoktonoen azalera handitu eta herritarrak basoek duten garrantziaz jabetzea da. Horretarako, 10:00etan abiatuko dute Herriko plazatik Arrañora egingo den ibilaldia. Bertan zuhaitzak landatuko dituzte, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute.

Gehiago irakurri

“Vía Campesina” mugimendua eta ekonomiako aukera berriak ezagutzeko hitzaldiak

“Vía Campesina” mugimendua eta ekonomiako aukera berriak ezagutzeko hitzaldiak

  • 2015-03-05

“Laudion bizi gara” elkarteak eta Ongizate Arloak “Justizia soziala” hitzaldi zikloaren baitan bi ekitaldi egingo ditu datozen egunetan. Martxoaren 18an Iñaki Urkixok (EHNE) “Vía Campesina” Nazioarteko Nekazarien Mugimenduaz hitz egingo du. Martxoaren 26an, berriz, Antxon Borjak (EHUko Ekonomia irakaslea) “Ekonomian aukera berriak” azalduko ditu. Saio guztiak gazteleraz eta Udaletxeko Erabilera Anitzeko aretoan izango dira, 19:00etatik ...

Gehiago irakurri

Odola emateko hiru zita

Odola emateko hiru zita

  • 2015-03-05

Odola emateko kanpainak datorren hamabostaldian ere izango du segida. Martxoaren 16an 16:30etik 20:00etara Gaztela eta Leon etxean egongo da horretarako aukera. Martxoaren 17an, berriz, Viña Vieja kalea izango da topaleku, 16:30etik 20:15era. Kanpaina martxoaren 23an bukatuko da Aretan, 16:30etik 20:00etara odola biltzeko jarriko duten autobusarekin.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia