Zabalik 2016ko larreetaratzeko eskaerak aurkezteko epea.

Zabalik 2016ko larreetaratzeko eskaerak aurkezteko epea.

  • 2015-10-26

  Interesa duten abeltzainei jakinarazten zaie, dagoeneko zabalik dagoela 2016rako larreetara sartzeko eskaerak aurkezteko. Inskripzioak egingo dira azaroaren 30era arte, Herriko Etxe honen Garapen Agentziaren bulegoetan (Landa Inguruneko Bulegoan), Arza Poligonoa, Hiru Gurutzetan, Arza Eraikineko 2. Solairuan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etarako ordutegi barruan. Aurrekoetan ez bada entregatu, beharrezkoa da ustiapen txartelaren kopia aurkezta eta ...

Gehiago irakurri

Ermuko Andre Maria eta Santa Luziako bitxikeriak ezagutzeko bisita

Ermuko Andre Maria eta Santa Luziako bitxikeriak ezagutzeko bisita

  • 2015-10-21

Udalak azaroaren 7an Ermuko Andre Maria eta Santa Luzia Monumentu Multzora bisita gidatuak eskainiko ditu onartu den babes eta kontserbatze plana dela-eta. Ibilaldia 10:30ean izango da Sergio Escribano arkeologoaren eskutik, eta ondoren Santxo Beurko elkarteak Burdin Harresira bisita gidatua egingo du. Jarduera doakoa da eta mundu guztiari zuzendua dago. Izen ematea azaroaren 5a baino lehen ...

Gehiago irakurri

APILLek Mikologia Ibilbidea eta Halloween festa antolatu ditu

APILLek Mikologia Ibilbidea eta Halloween festa antolatu ditu

  • 2015-10-21

Seigarren urtez antolatu du APILLek Pintxo eta Kazolatxo Mikologikoen Ibilbidea. Hala, urriaren 31ko eta azaroaren 7ko asteburuetan 21 tabernetan 19 pintxo eta 14 kazolatxo dastatzeko aukera egongo da. Herri- bozkaketako kupoia edozein taberna partaidetan jaso eta zigila liteke. Zozketan sartzeko sei sorta dastatu beharko dira: kanpoaldeko tabernetako bat, bi kazolatxo eta hiru pintxo. Parte hartuko ...

Gehiago irakurri

Sorgin Zapatuak: Zorroak egiteko tailerra eta antzerkia

Sorgin Zapatuak: Zorroak egiteko tailerra eta antzerkia

  • 2015-10-21

“Sorgin Zapatuak” ekimenaren hurrengo jarduerak urriaren 31ean,azaroaren 7an eta 14an izango dira. Hala, 5 urtetik gorako haurrek larunbatero ikuskizun batez, eskulanez eta askariaz gozatu ahalko dute doan. Ekintza guztiak 17:30-19:30 bitartean garatuko dira. Urriak 31, larunbata: “Euskal erromeria” umeentzako dantzaldia eta imanekin lauburuak egiteko tailerra. Tokia: Aretako Kultur Etxea (Errementeria baserria). Dinamizatzailea: Arima. Azaroak 7, ...

Gehiago irakurri

III. Merkataritza Euskaraz Gala

III. Merkataritza Euskaraz Gala

  • 2015-10-21

Dagoeneko 166 merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresa dira euskara erabiltzeko konpromisoa hartu dutenak, eta horrek nabarmen eragin du herriko hizkuntza-giroan. Horregatik, eskerrak emateko, azaroaren 3an 20:00etatik aurrera Zubiko etxean III.Merkataritza Euskaraz Gala ospatuko da. Harrera Arlote taldeak egingo du eta konpromisoak izenpetu ondoren euskal abestiekin girotutako luntxa egongo da.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia