Ander Añibarroren agurra, alkatea

Ander Añibarro Maestre

Kaixo!

Ander Añibarro nauzue, laudioar guztion alkatea, eta legegintzaldi honetarako hartu dudan konpromiso pertsonala da buru-belarri jardutea Laudio bere buruaz harro egon dadin, Araban eta Euskadin osoan erreferente den gure herri honek ilusioa berreskuratu egin dezan bizitzeko, elkarrekin bizitzeko, gozatzeko eta lan egiteko.

Gure herriak guztiontzako aukerak eskaintzen ditu, bertoko elkarteen, herritarren, ETE-en eta industriaren proiektuak bultzatuz eta erraztuz.

Herria bizitzaz bor-bor nahi dugu, auzoak indartsu eta zerbitzuz hornituak, eta landa-ingurunea prestuki zaindua, herrigunearekin konektatua.

Herrian kirolak, kultura eta aisia sustatzeko asmo irmoa dugu, Laudio herri atseginen eredu bihurtzeko lan eginez, hala gure nagusientzat, nola gazteentzat.

Gazteon ilusioa, enplegua eta etorkizuna piztu nahi dugu, Aiaraldean eta Euskadin dugun papera sendotuko duten proiektu eta inbertsio komertzial zein industrialak bultza ditzaten.  

Herri inklusibo eta solidarioa nahi dugu, errespetuaren, pluraltasunaren eta tolerantziaren baloreek elkartua, eta euskara nahiz euskal kultura nortasun-ikur nagusi dituena.

Hitz bitan esanda: guztion herria eraikitzea dugu xede, guzti-guztiona.

Hori dela eta, Laudioren alde zintzoki eta karrez lan egiteko konpromisoa hartu dut nire gain, pasioz beterik, udal administrazio garden eta gertukoa eraikiz. Horretarako, ulermena eta laguntza eskatzen dizkizut. Izan ere, etengabeko elkarrizketa eta gure herriaren benetako beharrak bertatik bertara ezagutzea dira hartu dudan konpromisoaren zutarriak.

Garrantzitsua zara, eta gustu handiz jasoko ditugu zure ekarpenak, guztion artean, Laudio merezi duen lekuan ipini nahi dudalako. Beraz, nahi izanez gero, postontzi honen bidez jar zaitezke nirekin harremanetan. Hementxe nauzu, zalantzarik ez izan zurekin hitz egingo dudala.

Ander Añibarro Maestre
Laudioko Alkate-udalburua / Alcalde-presidente de Llodio


Nirekin harremanetan jartzeko

* Datu derrigorrezkoak

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia