Perla feministak
COVID-19 garaian urruntze fisikoak ez du esan nahi isolamendu soziala. Gaur inoiz baino gehiago elkarren laguntza behar dugu. Sarea tokian tokikotik ehuntzea; izan ere, zerbait ikasi badugu, hori bada elkarrekiko dependenteak garela. Besteak gabe, ezin dugu iraun, ezta eutsi ere. Horregatik pentsatu dugu astero laguntzea "perla feministak" partekatuz.
8. Perla feminista
“Normaltasun berrirako” perla feministak
2020ko uztailaren 2a, osteguna

Pertsona asko ahul sentitu izan da pandemia honetan zehar; egoera hori egunero bizi dute indarkeria matxista jasan ohi duten emakumeek, baina ez birus batengatik, gizon matxisten indarkeriagatik baizik.
Azken perla honetan, esan nahi genuke zaurgarritasuna badela pertsona guztiok geure baitan dugun ezaugarrietako bat; alabaina, badugula, baita ere, trauma-egoerak gainditzeko gaitasun handia, indarkeria matxistako egoerak, esaterako. Proposatzen dizuegu indarguneetan zentratzea, trauma-egoera horietan bizirauteko egunero egiten ditugun gauza guztietan, eta horiek balioestea indarkeria matxistarik gabeko gure bizitza berreskuratzeko estrategia gisa.
Aurreko perla feministak:
Zer egin dezakezun zalantzarik baduzu, kontsultatu hemen:
- Berdintasun zerbitzua 94 403 48 50. Astelehenetik ostiralera (8: 00-15: 00).
- Indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzeko zerbitzua 900 840 111 (24 ordu)
- Larrialdiak 112 (24 ordu)