Sorginekin Jolasean

Laudiok ‘Sorginekin Jolasean’ saioa kaleratu du, txikienak entretenitzeko eta dibertitzeko larunbatero. Eskulanen online tailerrak dira, 4 eta 10 urte bitarteko adingabeei zuzendutakoak, eta sormena eta trebetasun artistikoa lantzea dute helburu, gurasoen laguntzarekin eta aholkularitzarekin.
Jardueren egutegia
- Otsailak 6, larunbata: AUTOMATAK
- Otsailak 13, larunbata: ESKU BIONIKOA
- Otsailak 20, larunbata: FUTBOLIN BIRZIKLATUA
- Otsailak 27, larunbata: ITSASONTZI PROPULTSATUA
- Martxoak 6, larunbata: ITZAL-ANTZERKIA
- Martxoak 13, larunbata: KOTXE EOLIKOA
- Martxoak 20, larunbata: NATURA IKERTU
- Martxoak 27, larunbata: ZOOTROPOA
Itsasontzi propultsatua