Euskara

Gutun, fax eta e-postak euskaraz idazteko

Duela gutxira arte, gutuna zen beste pertsona bati idatzizko komunikazioa igortzeko ia modu bakarra. Geroago fax eta e-posta etorri zitzaizkigun. Hala ere, idazteko era berbera denez (aldatzen den bakarra mezua igortzeko modua da) multzo honetan sartuko ditugu.

Horrelako testu bat idatzi baino lehen kontuan izan behar ditugu, batetik testuaren egitura eta, bestetik, tratamendua. Azken hau, nori zuzentzen diogunaren arabera aldatuko da.

Bi horiek aintzat hartuta, hona hemen zure idazkia bideratzeko zenbait aukera:

 

Lagunartekoak

Bestelakoak

SARRERAKO AGURRA

Adiskidea:

Jauna:

Adiskideak:

Andrea:

Aupa lagun hori:

Jauna / Andrea:

Agur t´erdi:

Jaun hori:

 

Andre hori:

 

Zuzendari hori:

 

Mendizale hori:

AMAITZEKO AGURRA

Agur bero bat

Adeitasunez, agur

Hurrengo arte

Begirunez, agur

Ondo izan

Horrenbestez, agur

Ikusi arte

Besterik gabe, agur

Sarreran “Jaun txit agurgarria” eta, nolabaiteko menpekotasuna adierazten dutenak saihestea gomendatzen da. Beraz, ez erabili ez euskaraz ez erdaraz.

 

Data

Data hasieran zein amaieran jar daiteke. Lagunartekoetan zein fax eta e-postetan (berez agertzen direlako) jarri gabe utzi daitezke. Hala ere, jarri behar izanez gero, hauexek dituzu formula erabilienak:

  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6an
  • Laudio, 2004ko urtarrilaren 6a
  • Laudio, 2004-01-06
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Gazteposta: Iragarki taula Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia