Turismoa

Laudiok aukera ugari eskeintzen dio bisitariari. Inguru menditsuan kokaturik hiri batek euki ditzakeen erosotasunak baditu. Beraz, herri eta hiri giroak nahasten dira, baina herri txikien beharrik edo hiri handien estresarik gabe. Erdialdean dendak, tabernak, pasealekuak, parkeak eta kale jendetsuak daude; baina bisitaria lasaitasunaren bila badabil, paseo txiki bat ematen herriko auzuneetan topatuko du.

Naturazaleek ere eurentzako aproposa den lekua aurki dezakete Laudio mendiz inguraturik baitago. Gainera, herriko mendietatik zein Aiara haranetik ibilbide ederrak daude bai oinez eta baita txirrindulaz egitekoak ere.
 

Horretaz aparte, udalerriaren kokapen geografikoak aukera anitz eskeintzen dio bisitariari. Aiara bailara ezagutzeaz gain, bisitariak oso gertu eukiko ditu Bizkaia eta Arabako hiriburuak Bilbo 20 eta Gasteiz 46 kilometrotara baitaude. Komunikazioaren aldetik kokapen estrategikoan dago Laudio, oso hurbil baitago portu eta aireportutik eta trenbide eta errepide sareek herria zeharkatzen baitute. Gaur egun, herrian hiru tren geltoki daude eta tren zerbitzu ugari bai Bilbotik eta baita Urduñatik ere (25 minutuero). Autobusak ere badaude Bilbotik zein Gasteiztik. Garraio publikoaren aldetik hauek dira bertaratzeko bide egokienak; baina norberaren kotxea erabiliz gero oso erraza da Laudiora heltzea A-68 autopista eta N-625 errepidetik berehala heltzen baita.
 

Autokarabana nahiz turismoetarako aparkalekua

Laudiotik Okondorako bidean kokatu da, udako udal igerilekuen, belar artifizialezko zelaiaren eta atletismo pistaren ondoko ingurune naturalean, eta 14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere.

Informazio gehiago


Informazio gehiagorako:

Bilbaoko Aireportua
Vitoria-Gasteizko Aireportua
Bilbao-Portsmouth Ferry-a
Ferrocarril cercanías
Ferrocarril largo recorrido
Autobusak
Taxi zerbitzua
Ostatuak

 

OFICINA DE TURISMO DEL VALLE DE AYALA Y ALTO NERVIóN
Lamuza, 11
01400 Laudio (Araba).
Tel.: 944 034 930
oficinadeturismo@laudio.eus
aiaraldea.org

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia