Jose Mª Castillo


Santa Luzia erromeria

Garai zaharretan

Sona eta irismen handiko tenplu gisa ageri zaigu Ermuko Andra Maria dokumentuetatik iritsi zaizkigun lehenengo aipamenetatik (XV. mendea). Leinu handiei lotua egon zen hasieratik, eta errege-erreginak noiz edo noiz agertzen zaizkigu, esaterako, Errege Erregina Katoliko ezagunak. Beraz, gure tenplua ez da eraikin arrunt bat eta bai gailena den zerbait. Bestalde, berriki egindako induskatze eta azterlan arkeologikoek iradokitzen dutenez, askoz lehenagotik datorkio munta tenpluari, Erromanizazio garaiko materialen berrerabilpena ikusita eta, batez ere, Erdi Aro Klasikoko aurkikuntzekin, lehendabiziko tenplua XI. eta XIII. mendeen artekoa baita.

Hala ere, ez dakigu zein unetan jazoko zen aldaketa, edozein gurtza-leku arrunt bat izatetik, santutegi izatera, hau da, noiz egotziko zitzaizkion eta naturaz gaindiko ahalmenak mirariak eragiteko eta pertsonen bizitzaren patuan —baita eternitateko bizitzan ere— parte izateko gaitasuna. Orduantxe jazo zen metamorfosia; baseliza xumea izatetik santutegi izatera igaro zen, hau da, mirarizko gaitasunak dauzkan tenplu izatera. Hain izan zen handia tenpluaren sona, ezen hara bertaratzeko erromesaldiak hasi baitziren, Jaungoikoaren esku-hartzea errukitzeko, gizatiarren eguneroko arazoak konpontzeko.

Hori dela eta, euren burua santutasunez inguratzearren, euren gorpuak han ehorzteko gura bizia izan zuen gure historiako une batzuetako jendeak, azken ikerketa arkeologikoek agerian utzi duten bezala dutenez. Hil ondoko emari ugariren testigantzak ere baditugu, eternitaterako barkamena lortzeko azken orduko baliabide izaten zelako egite hori. Azkenik, herritarrak beraiek ere hara bertaratzen ziren ustez bertako magia ongilearen eragina eurenganatuko zela. Horrela sortu ziren erromeriak, hau da, jainkoa gizakiongana gerturatzen den paraje hartarainoko erromesaldiak, sinesmenetako bidaiak, leku hartan inon baino hobeto konponduko ei zirelako etsipen egoeretatik sortutako eskaerak.

Hain zen handia Ermuko santutegiak erdietsitako ospea, ezen ondoz ondoko tenpluak berreraiki behar izan baitzituzten, edukiera ospearen pare handitzeko. Horrela iritsi ginen gaur egun dakusagun monumentura, batez ere XVII. mendeko portiko handitzarra eraikitzera, hori baitzen han biltzen ziren erromes ugarientzat behar zen espazioa. 

Garai modernoak

Dena den, bertoko memoria historikoan bizirik dirauten erromeria jendetsuak beste errealitate batean kokatu behar dira. Jatorri bitxi bezain ezezaguna dute eta sekula ikusi gabeko masa-fenomenoa izan ziren Laudion, daborduko han egiten zen ospakizunari gehitu zitzaizkiolako eta inguruko herrietako jendea joaten zelako, batez ere, Bizkaikoak. Laburtzearren, modernotasunaren eta tradizioaren arteko ahokadura da, izpiritu bilbotarraren etorrera gure Santa Luziako jaira.

Krisi emozional sakona bizi zuen XIX. mendearen bukaerako euskal gizarteak, foruak behin betiko ebatsi zizkiotenean, balioen galera handia gertatu baitzen. Iragana erromantizismo-begiez berrikusteko garaia izan zen, egunez egun galbidean zihoazen eta saminez oroitzen hasiak ziren euskal esentzia eta identitatea idealizatzeko sasoia.

Eta ez ziren oinarritu gabeko susmoak, ez. Izan ere, garai berrien eskutik, Bizkaiko zati handi baten industrializazioa iritsi zen, haren fabrikekin, proletarioen agerpenarekin, immigrazioarekin, eta batez ere Ingalaterraranzko burdina esportazio mugagabearekin. Horren ondorioz, itsasontziz eta bertoko zein atzerriko merkatariz bete zen Bilboko itsasadarra, eta horiek guztiak aberastutako familiekin batera bizi ziren gainezka egiten ari zen hiri trinko eta estutuan. Euforia ekonomikoa zebilen giroan, modernitatea eta, harekin batera, aisialdia agertu zen.

Paseatzeaz eta euren burua ikusgai jartzeaz gain, gizarte bilbotar berriak oso maite zuen galtzen ari zen esentzia herrikoi harekin atzera elkartzea, modu fazati edo itxuratian gozatuko bazuten ere. Horiek horrela, modan jarri ziren txakolin-etxeak —jaieguna igarotzeko txiriboga edo jatetxe modukoak— eta galtzen sumatzen ari zen euskal tipismoaz gozatzeko aukera ematen zuten antzeko lekuak.

Horrela sortu ziren Botxoan ekimen handiko gazte taldeak, besteak beste, Kurding Club delakoa —harrapatzen zituzten kurda edo aitzurretatik izena— edo, gure kasurako bereziki esanguratsua den Paloca goitizeneko pertsonaiaren inguruko tabernazale taldea, Atxurin, izenorde horrekin ezagutzen baitzen Anastasio Bergara Etxabe (1838-1920) ardo-merkataria, txikizka ere ardoa saltzen zuena txikiteorako.

Topaleku hartako ohiko bezeroen talde bat hasi zen Ermurako erromes-talde bilbotarren espedizioak antolatzen. Han, baserri inguruneko bizilagun, paraje eta pasadizo jatorrenak aurkituko zituzten, eta gertakizun klasiko bihurtu zen hori urte askoan. Udalerrien arteko harreman bizi haren ondorioz, "Paloca" ezizena ipini zitzaion urkixotarrek plazan zeukaten tabernari, urteak igaro ondoren, Miguel Urquijo Marurik, hau da, Ruperto konpositorearen anaia eta alkateak kudeatuko zuen tabernari. Bide batez, esan dezagun han zerbitzari zebilen neska gazteak Maricrus zeukala izena, eta maiz agertzen del Rupertoren kantuetan.

Ziur aski, gure historiaren bilakaera interpretatzeko kontuan hartu behar dugu Palocaren taberna pentsamendu liberalaren foro ezaguna zela, Urkixoko markesaren ildokoa, alegia.

Bilbotarren etorrera handi hura erraztera etorri zen gainera garai modernoen beste ekarpen bat, trena, alegia. Hark gure bizimodua aldatu zuen 1863an Bilborekin elkartu gintuenetik. Tren bereziak ere ipintzen ziren jaiaren deiari erantzunez, gurera zetozen milaka bilbotarrak garraiatzeko. Horiekin batera, emagalduak ere etortzen ziren larru-jotzearen negozioa piztera, herriaren gogoan ondo iltzatuta geratu den legez. Horrexegatik Laudioko herritarrek begi mesfidatiz begiratzen zioten modernitate hari, kontserbadoreak —karlistak— eta baserritarrak zirelako gehienbat, eta kontu horiek zuzentasunaren eta begirunearen aurkakoak ziren. Ondorioz, gehiago eta naturalago gozatzen zuten San Antonio egunaz, eta Santa Luzia eguneko alberdaniak kanpotarrentzat uzten zituzten.Hortik dator gure nagusiek gaur egun ere "bizkaitarren erromeria" deitzea Santa Luzia jaiari. Baina ez gaitezen gehiegi aurreratu…

Edonola ere, garai hartako prentsako albisteek ezin hobeto jasotzen dute orduko giroa. Paloca tabernako gazte kementsu haiek zehaztasun handiz antolatzen zuten ospakizuna. Erromesen bidea ere seinaleztatzen zuten, Ruperto Urquijok abesten zuen hura: "...subiendo van los romeros, por Bentabarri [Larraskitu] ya se les ve pasar...".Hona hemen zer zioen 1886ko maiatzaren 8ko Noticiero bilbaíno egunkariak:

«Se preparan para el día 14 solemnes funciones y fiestas en el santuario de Santa Lucía de Yermo, donde además de las misas de costumbre, habrá romería con tamboril y ciegos, esperándose que este año acudirá aún más gente que en los anteriores, puesto que se han arreglado los caminos y senderos, particularmente el que desde Bilbao se dirige a dicho santuario por San Roque y Pagasarri, poniéndose jalones con señales para que nadie se extravíe».

Ospakizuna urterik urte hobetzen saiatzen ziren, eta kanpoko ekarpen hari esker, Santa Luzia jaia gero eta bikainago eta arranditsuagoa bihurtu zen. Pasadizo amultsuak jazo ziren bi mundu antagoniko, alegia, modernoa eta tradizionala, kaletarrena eta baserritarrena elkarrekin nahastu zituztenak. Irudikatze hutsak hunkitu egiten gaitu:

1894ko maiatzaren 16ko Noticiero bilbaíno«Anteayer asistieron a la romería de Santa Lucía de Llodio diecisiete individuos de buen humor todos vecinos de Atxuri y que suelen reunirse en la taberna de Paloca. Los expedicionarios hicieron el viaje en un coche particular que iba adornado con banderas. Entre los romeros figuraban uno vestido de municipal y otro de heraldo. En el trayecto entre Bilbao y Llodio fueron disparando cohetesAl llegar a Llodio todos los romeros se colocaron en correcta formación, el heraldo que llevaba una corneta se puso a la cabeza y entraron en el pueblo ejecutando una marcha vascongada al estilo antiguo. Todos los aldeanos al paso de la comitiva se descubrían. Llegaron los expedicionarios al punto en donde se celebraba la romería y allí el Ayuntamiento en Comisión salió a recibirles. El alcalde les manifestó que por su antecesor sabía que eran gentes de buen humor y que les daba permiso para que se divirtiesen todo cuanto quisieran. Poco antes de empezar la fiesta fueron retratados con el Ayuntamiento, la Guardia Civil y un asno que conducía un enorme pellejo de vino. Después fueron retratados haciendo el aurresku. Terminada la comida se presentó el Ayuntamiento en la casa en donde se hallaban los expedicionarios para darles las gracias por la visita. Los romeros una vez terminada la romería regresaron a esta Villa a donde llegaron a las 10 de la noche prometiendo volver el año próximo y sumamente reconocidos por el comportamiento del Ayuntamiento de aquella localidad» (1894ko maiatzaren 16ko Noticiero bilbaíno).

Kontuak goraka jarraitu zuen, eta hurrengo urtean Bilboko Orfeoia bera erdu zitzaigun gazte kartsu haien eskutik, Laudioko musika bandarekin eta danbolin-jotzaileekin batera ibiltzeko.

Hurrengo urtean, hau da, 1896an, "bilbotartasunaren ordezkaritza" hark goia jo zuela esan daiteke, izan ere, Palocatabernako hogeita hiru kideko batzordea arduratu zen askotariko ekitaldiak antolatzeko, zenbait hilabete lehenago antolatu ere, ezerk kale egin ez zezan. Eurek beraiek bilatzen zuten Laudioko jaiari "oparitzen" zioten guztiaren finantzazioa. Honela kontatu zigun 1986ko urtarrilaren 29ko Noticiero bilbaíno egunkariak:

«La romería de Santa Lucía que en Llodio se verificará este año promete verse más concurrida que en años anteriores. Veintitrés individuos de esta villa, algunos de ellos muy conocidos por su jovialidad, han dispuesto reunir fondos para celebrar con la debida pompa el día de la festividad citada. Al efecto uno de los expedicionarios ha redactado un reglamento cuya magnífica portada e introducción demuestran las envidiables cualidades caligráficas de su autor. Para fines del próximo mes harán también dichos romeros un cartel a varias tintas que ha de resultar sorprendente si ha de juzgarse por el Reglamento que hemos visto. Este cartel que ha de anunciar los festejos que celebren se expondrá en el establecimiento que en Achuri tiene el concejal señor Vergara», Anastasio Bergara Paloca jaunarierreferentzia eginez.

Berriro ere, Bilboko Orfeoia erdu zen mezan abestera eta zenbait senidetze-ekitaldi instituzional egin zen: hitzaldi-trukeak, eskertzeak eta opariak, garaiko estilo betean.Oparien arteko aipagarriena dugu Marcelino Gómez artistaren margolana, orduko alkate Luis Plazari eman ziotena eta harrezkero udaletxeko Batzar nagusietako aretoan harro erakusten duguna.

Paloca tabernaren inguruko jai-antolatzaileek udalari emandako oparia. Marcelino Gómez artistaren margolana, udaletxeko batzar nagusietako aretoan ikusgai dagoena

Handik aurrera, gero eta bisitari gehiago etortzen zen erromeriara, eta trenen zerbitzuak areagotu ziren. Baina Palocatabernako taldeak garrantzia galduz joan zen. Ziur aski, zerikusia izango zuen gertakari politiko batek, izan ere, Palocaizeneko hark eragin handia zuen politikan ere eta 1898an, berebiziko garrantzia zuen bozkatze batean, bere taldea traizionatu zuen eta haien arerioen aldeko botoa eman zuen, karlisten aldekoa, alegia. Haren ingurukoek zinez gaitzetsi zuten transfuga-jokaldi hura eta prentsa liberalak erdeinatu egin zuen. Estanislao Urquijo markesak eta herrian zeukan kohorte politikoak ez zuten jazoera ahaztuko, jakina.

Nolanahi ere, gure erromeriak arrakasta izaten jarraitu zuen Gerra Zibilak eztanda egin arte; Paloca tabernakoen bultzada barik, baina bizirik aurretik zuen bere inertziari esker. Esaten dutenez, gerrako gertakari mingarrien ondorioz hasi zen erromeriaren gainbehera.

Nolanahi, uste zabaldua da sustatzaile bilbotar haiek adiskidetasuna hartu zutela Laudioko gazte batekin. Eta horren ondorioz, zenbait hamarkada geroago eta behin baino gehiagotan, laudioar batzuk jaitsi ziren Bilbora idiek eramandako karroza-gurdietan. Ruperto Urquijo zen, mesedea itzultzeko asmoz, harmonia oneko bizikidetza sustatuta, bilbotarren gogoak alaitzeko helburu bakarrarekin. Izan ere, egiatan da txikia gure mundua. Handik aurrerako dena, mundu guztiak daki. Dena zalantzazko etorkizuna izan ezik, hori gure esku baino ez dagoelako.

Felix Mugurutza

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Gazteposta: Iragarki taula Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia