Laudio udalerriko adikzioen tokiko plana (2015-2019)

Komunitatearen parte-hartzearen bidez, udal errealitateari helduz

Adikzioak Prebenitzeko Udal Zerbitzua buru belarri ari da duela urtebete Laudioko adikzioen II. tokiko plana prestatzen eta garatzen. Orain arte, planaren lehen fasea bete da, gizarte-errealitatearen diagnostikoa egitekoa. Hirurogeita hamar pertsonak baino gehiagok eta bertoko zenbait elkartek hartu dute parte diagnostikoan eta, beraz, gaur egun adikzioei dagokienez Laudion dugun errealitatearen irudi bat egitea lortu da.

Urritik aurrera, ekimenaren bigarren zatiari helduko diogu; egindako diagnostikoa oinarri hartuta, Adikzioak Prebenitzeko Zerbitzuak esku hartzeko sustatuko dituen ildo estrategikoak planifikatuko dira inplikatutako gizarte-sektoreekin lankidetzan: sektore politikoa, hezkuntza, osasuna, elkarteak etab. Beraz, diziplina arteko zeharkako ikuspegiarekin prestatu eta garatuko da prebentzio-programa sorta bat, kontsumoen hasiera atzeratzeko, murrizteko eta, horrela, adikzioen ondoriozko kalte fisiko, psikologiko eta sozialak minimizatzeko helburuarekin. Hezkuntza maila guztietan esku hartuko da, baita familiaren, gazteen, lanaren eta komunitatearen esparruetan ere.  Baina ez da soilik substantziarik ezagunenen eta ohikoenen (alkoholaren, tabakoaren, haxixaren eta diseinu-drogen) inguruko prebentzio-lana azpimarratuko; teknologia berriekin (Internet), apustuekin (apustu-jokoak, txanpon-makinak) eta abarrekin erlazionatutako adikzioak ere jorratuko dira. 

Ekimen honen bidez, osasun- eta bizikidetza-politikak bultzatzen jarraitzea da Udalaren helburua, hiritarren bizi-kalitatea modu iraunkorrean hobetzeko behar diren baliabideak (baliabide materialak, giza baliabideak, instituzionalak) sortuta eta hornituta.

Adikzioen tokiko plana (2015-2019)

Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia