Autokarabana nahiz turismoetarako aparkalekua

Martxan da Laudio Udalak Ellakuriko kirol instalazioetan eraiki duen aparkalekua, autokarabana nahiz turismoetarako. Lanak egiteko, 274.613,42 euro inbertitu dira.

Laudiotik Okondorako bidean kokatu da, udako udal igerilekuen, belar artifizialezko zelaiaren eta atletismo pistaren ondoko ingurune naturalean, eta 14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere.

Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:

UR GRISETARAKO ISURTOKIA.
UR BELTZETARAKO ISURTOKIA.
UR ANDELA BETETZEKO AUKERA.
BATERIA ELEKTRIKOA KARGATZEKO GUNEA.

Zerbitzuaren tarifak 8. ORDENANTZA FISKALAREN ERANSKINEAN jaso dira, XV. PUNTUAN:  3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko,fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.

Koordenadak:

  • ​43°09'14.2"N 2°58'35.1"W
  • 43.153930, -2.976417
Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Eman hegoak euskarari Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Garapen Agentzia: Enpresa hazitegia