Hezkuntza, berdintasuna eta gazteria
Gazteria zerbitzua

ZUZEN: Seme-alaba nerabeak dituzten familientzako aholkularitza
Zer da zerbitzu hau?
Zuzen, Laudioko familiei zuzendutako orientazio, balorazio eta esku-hartze azkarreko zerbitzua da; Laudioko Udalak eskaintzen duen zerbitzua da, profesionalek artaturik, seme-alaben portaeraz arduratuta dauden familiei erantzuna emateko.
Nori zuzenduta dago Zuzen zerbitzua?
- Laguntza eta aholkularitza behar duten 12 eta 21 urte bitarteko nerabe eta gazteen guraso edo familiei zuendutako zerbitzua da. Nerabe/gazteen portaera eskolan edo familian arrisku egoera, arazo edo gatazka bihurtzen denean, gurasoen ardurei erantzuna emateko sortu da.
- Laudioko eskola-zentroetan matrikulatuta egon behar dute.
Zein zerbitzu eskaintzen du Zuzen zerbitzuak?
- Kontrastea eta orientazioa profesionalekin.
- Familia-egoeraren balorazio globala, gainerako udal-zerbitzuekin koordinatuta.
- Behar izanez gero, Hirusta Programa baliatzea (Gizakia Fundazioa) nerabeari edota familiari banakako edota taldeko interbentzioa egiteko aukera eskaintzeko.
Non gaude? Laudioko Udaletxean.
Kontaktua: Informazio gehiago: 94 4034850 (8:00etatik 14:30etara).
Artikulua: Nola jokatu etxean nerabeekin?