Ellakuriko udal ortuak

Laudio Udalak 2013an Ellakuri inguruan 63 ortu martxan jarri zituen, dagoeneko erabiltzen ez zen futbol zelai bat erabilita.   Helburua da gizarteko sektore guztietan ingurumen heziketa zabaltzen lagunduko duen baliabidea sortzea; horretarako, tokiko herritarren artean jarrera eta balio aldaketa sustatu eta jarrera parte-hartzaileak eta arduratsuak eragin, eta herritarren esku nork bere barazkiak eta ortuariak ekoizteko esparrua jarriko da.

Ibilgailuak ortuetako eremu hesituraino iritsi daitezke. Ortuak banaka mugatuta eta zenbakituta daude eta gutxi gorabehera 75 m2 dituzte. Kolektiboek elkarren ondoko bi ortu eska ditzakete.

Ortuak lau errenkadatan banatuta daude, eta errenkada bakoitza hiru bloketan zatitzen dute bi bidek. Horrez gain, espazio bat erreserbatu da guztion arten konposta ekoizteko.

Lanabesak gordetzeko bi etxola itxi daude.

Zerbitzu hauek daude ortuetan: banakako ur-hornidura eta energia elektrikoa.

Urte osoa eska daitezke lursailak. Hiru hilean behin ebazten dira eskaera berriak eta izapidetzen dira bajak.

Zerbitzu horiez gozatzeko tarifa hiruhileko bakoitzeko 21,00 € dira eta 39,00 € hiruhileko bakoitzeko bi lursail dituzten kolektiboen kasuan. Talde hauek ez dute kuotarik ordaindu beharko:

  • 1. taldea: diru-sarrerak bermatzeko errenta edo udal mantentze-prestazioa jasotzen duten pertsonak.
  • 2. taldea: 52 urtetik gorako pertsona langabeak.
  • 3. taldea: % 40ko desgaitasuna aitortua duten pertsonak

Erabiltzaile guztiek ordaindu beharko dute ura hiru hilean behin.

Ortuen erabilera arautzen duen erregelamendua, alegia, Udal ortu ekologikoen funtzionamendurako eta erabilerarako erregelamendua udal webgunean dago eskuragarria.

Koordenatuak:

  • ​43°09'10.29"N 2°58'18.97"W
  • UTM: x:502.282, y:4.777.790
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Gardentasun ataria Hurrengo ekintzak Hobe ezazu zure herria Egin ezazu zure kontsulta Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Gazteposta: Iragarki taula Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Egoitza elektronikoa Zure Laudio Ikus industrialdea Laudio 2025: Oinarri estrategikoak Laudioko ekosistema kulturalaren mapa Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia