Erraza da. ERANTZUN hemen!!

Izena eta Abizenen inizialak(beharrezkoa)

Herria(beharrezkoa)

E-Pozta(beharrezkoa)

Adina (beharrezkoa)

Zure Erantzuna (150 hitz gehienez)

Zergatik zara heterosexuala?
Nahiz eta aurrerapauso handiak izan diren eskubide eta askatasun sexualen inguruan, batez ere, eremu teorikoan, oraindik gure gizartean indarrean dagoen paradigma sexuala heterosexualitatea da. Are gehiago, sexua zer garen izan beharrean, genitalekin zer egiten dugun baino ez da, emakumeen eta gizonen arteko koitoa betiere. Eta errealitate horrek sexu harreman “normal”aren kontzeptua sortu du. Eredu horretatik kanpo gelditzen diren sexualitateek, hau da, normatik kanpo geratzen direnek era eta egoera askotan jazarpena izaten dute.

Beraz, sexualitatea eraikuntza sozial eta kulturala bada, nola heldu gara denok heterosexualak izatera? Edo hobeto esanda, zergatik zara zu zeu heterosexuala?

Lehiaketa honen helburua da eraikuntza sozial eta kultural honen guztiaren inguruan hausnarketa pertsonala egitea. Gure herrietan sexualitatearen inguruan sortzen diren egoera negatiboak salatzea eta konponbideak gomendatzea izango da gehien baloratuko dena.