OINARRIAK

———————————————————————————

             Sexu-eskubide eta –askatasunen alorrean aurrerapausoak eman diren arren, arlo teorikoan eman dira batez ere eta, beraz, gizartean gailentzen den paradigma sexuala heterosexualtasuna da. Are gehiago esan genezake: garena izan beharrean, sexu organoekin egiten duguna bihurtu da sexua, alegia, emakume baten eta gizon baten arteko koitoa. Eta errealitate horretatik sortu da sexu-harreman “normalaren” kontzeptua. Ondorioz, eredu horretatik kanpo geratzen diren sexualitate guztiak, arautik kanpokoak, testuinguru eta modu desberdinetan kaltetzen dira. Horiek horrela, sexualitatea eraikuntza soziala eta kulturala bada, nola iritsi gara guztiok heterosexual izatera? Edo hobeto esanda: zergatik zara heterosexuala?

Txapelketaren xedea da nork bere baitan hausnarketa egitea eraikuntza sozial eta kultural horri buruz. Bereziki estimatuko dira inguruko udalerrietan sexualtasunarekin erlazionatuta gertatzen diren egoera negatiboen salaketa eta horien inguruan planteatzen diren konponbideak.

 

  • PARTE HARTZAILEAK: 14 urte edo gehiago dituzten eta Amurrioko, Artziniegako, Aiarako, Okondoko, Orozkoko, Urduñako edo Laudioko udalerriren batean erroldatuta daudenak.
  • HELBURUA: Formatu desberdinetan jasotzea heterosexuala izateaz herritarrek dituzten ikuspegiak. Sexu-aniztasunaren inguruko eztabaida piztea da asmoa.
  • HIZKUNTZA, AURKEZTEKO EPEA ETA FORMATUA: Erantzunak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkeztu ahalko dira, 2017ko maiatzaren 17tik ekainaren 17ra, biak barne. Parte hartzaile bakoitzeko erantzun bana baino ez da onartuko eta erantzunean datu hauek agertu beharko dira: Izen-abizenak, adina eta udalerria. Gehienez ere, 150 hitz izan ahalko dituzte erantzunek.

Erantzunak aurkezteko, plataforma digital desberdinak erabil daitezke:

    • Txapelketaren egunetan, aipatu diren plataforma digitalen bidez aurkeztutako erantzunak argitaratuko dira.
  • SARIAK:

Hiru kategoria:

  • 14 eta 17 urte bitartekoak: OPARIBOX esperientzia bat: sentitu, gozatu eta parteka daitekeen opari bat eta sexualitateari buruzko liburu sorta bat.
  • 18 eta 29 urte bitartekoak: OPARIBOX esperientzia bat: sentitu, gozatu eta parteka daitekeen opari bat eta sexualitateari buruzko liburu sorta bat.
  • 30 urtetik gorakoak: OPARIBOX esperientzia bat: sentitu, gozatu eta parteka daitekeen opari bat eta sexualitateari buruzko liburu sorta bat.

Txapelketa irabazten dutenen datu pertsonalak (izen-abizenak, adina eta udalerria) Laudio Udalaren webgunean argitaratuko dira.

  • EPAIMAHAIA: Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuko langileak, sexualtasun gaietan adituak diren XARLINGO taldeko aholkularitzarekin.
  • JABETZA: Laudio Udala izango da irabazi duten testuen azken jabea erabilpenari, erreprodukzioari, hedapenari, banaketari, argitalpenari, eraldaketari nahiz egon litekeen beste ustiapen-eskubideri dagokionez. Txapelketa irabazlerik gabe utzi ahalko da.
  • OINARRIAK ONARTZEA: Txapelketan parte hartzeak esan nahi du oinarri hauek eta oinarrietan jasotako baldintzak osoki onartzen direla.
  • ANTOLATZAILEA: Laudio Udalaren Berdintasun Zerbitzua.
  • SARI-BANAKETA: 2017ko ekainak 28, eguerdiko 12:00etan, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan egingo da sariak banatzeko ekitaldia. Ekitaldi horretan bertan argitaratuko dira hiru sarien irabazleen izenak. Ekitaldia antolatzeko, beharrezkoa da sarituek bertaratuko direla konfirmatzea.

Leave a Reply