Osasun-egoerak ezarritako mugen ondorioz, eta bizilagunen osasuna babesteko helburuarekin, bi ospakizunak bertan behera utzi behar izan dira Urtero bezala, aratusteak edo San Blas Azoka ez egitea erabaki du gaur goizean Laudioako Udalak. Bi gertaerek udalerriko eta inguruko milaka bizilagun biltzen dituzte eta, horregatik, COVID-19ren pandemiak eragindako osasun-krisia dela eta, aurten ezin izango da horrelakorik egin. ...
Euskararen praktikak ez du birus-arriskurik ezagutzen era guztietako formulak aktibatu direlako Berbalagun egitasmoaren barruan, egoera berrira egokitzeko. Talde eta ekintza guztietan segurtasun-neurriak betetzen dira edo, bestalde, nobedadea, etxetik on-line euskara praktikatu ahal izateko zerbitzu berria duzu eskura. Ez galdu aukera doako eskaintza hau baliatu ahal izateko. Hori bai, aldez aurretik izena eman behar duzu, bai ...
Udalbatzak, 2020ko abenduaren 28an egindako ohiko bilkuran, erabaki zuen hasierako onarpena ematea Laudioko Udalaren lokal soziokulturalen lagapena eta erabilera arautzeko ordenantza. Jendaurrean jartzen da interesdunek aukera izan dezaten espedientea aztertu eta egoki jotzen dituzten erreklamazioak aurkezteko hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau ALHAOn argitaratzen denetik aurrera. Halaber, jakinarazten da ezen, erabaki horren aurka alegaziorik, erreklamaziorik, ...
COVID-19tik eratorritako egoera dela eta, ikasturte honetan “Ate Zabalik” jardunaldiak banaka egingo ditugu, aurrez aurre edo online, zuek erosoago sentitzen zareten bezala. Dakigunez, zuen seme-alaben hezkuntzak zuen guztiontzat duen garrantzia, egun horretan bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzue gure ikastetxearen instalazioak, funtzionamendua eta gure hezkuntza-eskaintza: 0 urtetik 16 urtera bitarteko jarraipena. 1×1 proiektua ...
Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 2021-2022 ikasturterako matrikulazio-epea urtarrilaren 18tik 29ra izango da, biak barne. Egungo egoera dela eta, jakinarazten dizuegu Laudio BHIk ez duela ohiko “ate irekien jardunaldia” egingo ikastetxea familiei ezagutarazteko. Bisitatu nahi baduzu edo matrikulazio-prozesuari buruzko informazio gehiago behar baduzu, hitzordua har dezakezu 945.18.70.28 telefonora deituta edo www.laudioinstitutua.net web orrian.
2003-2020 © Ayuntamiento de Llodio