Covid-19aren ondoriozko osasun-alarma dela eta, Laudio Udalak bertan behera utzi behar izan ditu 2020ko sanrokeen ohiko ospakizunak.
Hala ere, udan eta udazkenean jarduera kulturalak, jaiak eta aisialdikoak izan nahi ditugu udalerrian, gogoan ditugun urteroko sanrokeak gogoan izateko helburuaz. Jaiak gure kulturaren parte dira, gure identitatearen zati, eta horrexegatik nahi dugu aurten ere laudioar guztiok ideia horren inguruan elkartzea eta jai giroan bustitzea udal ekitaldi guztiak. Jaien egun esanguratsuenetan ekitaldi txikiak egingo dira, bizi dugun egoerari moldatuak.
Hori dela eta, Udalak kartel lehiaketa deitu du, gure jaien sua bizirik edukitzeko eta hain ezberdinak izango
diren jai hauen ikur gisa erabiltzeko.
Laudio Udalaren webgunean eskuragarri ipiniko den formularioa beteta aurkeztuko dira kartelak (www.laudio.eus). Nolanahi ere, elementu hauek eduki beharko ditu:
Markatzea oinarri hauetan zehazten diren betekizun guztiak betetzen direla adierazteko laukitxoa.
* Datu derrigorrezkoak
Inprimakian arazoren bat izanez gero, mezu elektroniko bat bidal dezakezu, nahitaezko datu guztiak eta kartelarekin batera artxiboa erantsita.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio