Nomeolvides elkarteak 7,2 tona produktu emateagatik eskertu ditu herritarrak

Nomeolvides elkarteak 7,2 tona produktu emateagatik eskertu ditu herritarrak

  • 2015-04-09

Nomeolvides elkarteak herritarrek eta boluntarioek eskainitako laguntza eskertu du. Izan ere, 7,2 tona produktu bildu dituzte elikagai, garbiketa eta higiene pertsonalerako produktuetan. Era berean, Berriak eta Eroski supermerkatuek egindako ekarpena azpimarratu dute. Nomeolvides elkartea emaitzarekin pozik azaldu da. Datozen hilabeteetan Laudioko bizilagunen artean banatuko dituzte jasotako produktuak.

Gehiago irakurri

Bertako produktuen merkatu egutegia

Bertako produktuen merkatu egutegia

  • 2015-04-09

Apirilaren 28an, asteartean, Elikadura Batzordearen Asanblada lokalak Arespalditzako azokan hartuko du parte. Ekimen hau Nerbioi Goiena bailarako azoken egutegi bateratu baten abiapuntua izango da. Elikadura Batzordearen Asanblada 2014an sortu zuten hainbat ekoizle, kontsumitzaile eta Nerbioi Goienako udalek. Besteak beste, elikadura zikloa herrietan ixtearen alde ari da lanean Asanblada. Hori dela-eta, merkatuak bultzatzea beharrezkotzat jo dute, ...

Gehiago irakurri

Danborrada entseguak

Danborrada entseguak

  • 2015-04-09

Rakataplako danborrada entseguak Aldai plazan izango dira apirilaren 7, 9, 14, 16 eta 23an, arratsaldeko 19:30ean.

Gehiago irakurri

COCEMFEk aniztasun funtzionala duten pertsonentzako oporraldiak antolatu ditu

COCEMFEk aniztasun funtzionala duten pertsonentzako oporraldiak antolatu ditu

  • 2015-04-09

Beste urte batez COCEMFEk (Ezintasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa) bi programa antolatu ditu udarako; lehenak turismoa izango du ardatz eta bigarrenak termak. Egitasmoa %33 baino gehiagoko “ezgaitasuna” duten herritarrei zuzendua dago, baina %50etik gora dutenek lehentasuna izango dute. Interesa duten laudioarrek Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dute informazio gehiago. Eskaera egiteko epea irteera ...

Gehiago irakurri

Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren inguruko tailerra

Kontsumitzaileen eskubide eta betebeharren inguruko tailerra

  • 2015-04-09

Solastiarrek kontsumoaren inguruko tailerra antolatu du apirilaren 22rako. “Kontsumitzaileen eskubide eta Betebeharren arloa” saioa Kontsumobidek gidatuko du eta herritar guztiei zuzendua dago. Hitzordua 16:30ean izango da Kultur etxeko Arraño aretoan.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia