Maiatzaren 31n ospatuko da Bizkaiko ikastolen aldeko jaia Bilbon. Euskara Arloak trenez bertaratzea aholkatzen du, hiria kotxez bete ez dadin.
Maiatzak 21, 28 eta ekainaren 4 ostegunetan nazioartean enpresa zabaltzeko gakoak azalduko dituzte ikastaro batean Arabako Ganbarako Internalizazio saileko arduraduna den Maria Fernandez de Romarategik eta Nazioarteko Sustapeneko teknikaria den Endika Ortizek. Saioak 9:30etik 13:30era izango dira. Tailerra enpresako arduradunei zuzendua dago, kanpoko merkataritzan lehen urratsak eman nahi dituzten profesionalei; orokorrean, gaiarekiko ezagutzan sakondu nahi ...
Martxoa eta apirila bitartean, 2014an euskara plana sinatu zuten establezimendu berriek planaren baloraketa egiteari ekin diote. Lortutako puntuazioa oso ona izan da, gehienek 4-5 tartean kokatu baitute euskara plana 1etik 5era doan eskala batean. Euskararen erabilerari dagokionez ere, gehienek planari esker euskararen erabileran aldaketak eman direla diote, aldaketa horiek bezeroengan izan direlarik. Hori dela eta, ...
Arrigorriaga, Laudio, Basauri, Galdakao, Ugao, Orozko eta Urduñako udalek multiabentura udalekuak antolatu dituzte 12-17 urtekoentzat. Programan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aipatutako udalerrietan erroldatua egotea. Iazko udako esperientzian oinarrituta, multiabentura udalekuak egunez egiteko ekintzen eskaintza zabala eskainiko du. Horretarako, partaideen adinaren arabera bi txanda antolatuko dituzte. Lehenengo txandan 12-14 urtekoak elkartuko dituzte (2001-2003 bitartean jaiotakoak) ...
Maiatzaren 8an 18:30etik 20:00etara haurdunaldiko gimnasia saio bat eskainiko du doan Kiden Osasun Integral eta Kirol Zentroak. Izen- ematea 946 72 80 51 edi 654 012 712 telefonora deituz egin liteke, edo Kidenen bertan (Zumalakarregi etorbidea 41, behea).
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio