Santa Luzia Abesbatzak Ingalaterrako kontzertu bira abiatuko du apirilaren 29an. Guztira, zazpi emanaldi eskainiko dituzte bost egunetan. Abesbatzak “VII. Cornwall International Male Voice Choral Festival” jaialdian hartuko du parte, apirilaren 29tik maiatzaren 4 arte lurraldearen hego-ekialdean barrena. Jaialdia ahots grabedun abesbatzen ekimen garrantzitsuenetako bat da mundu mailan, egun horietan zehar nazioarteko 70 abesbatza ezberdin baino ...
Nomeolvides elkarteak herritarrek eta boluntarioek eskainitako laguntza eskertu du. Izan ere, 7,2 tona produktu bildu dituzte elikagai, garbiketa eta higiene pertsonalerako produktuetan. Era berean, Berriak eta Eroski supermerkatuek egindako ekarpena azpimarratu dute. Nomeolvides elkartea emaitzarekin pozik azaldu da. Datozen hilabeteetan Laudioko bizilagunen artean banatuko dituzte jasotako produktuak.
Apirilaren 28an, asteartean, Elikadura Batzordearen Asanblada lokalak Arespalditzako azokan hartuko du parte. Ekimen hau Nerbioi Goiena bailarako azoken egutegi bateratu baten abiapuntua izango da. Elikadura Batzordearen Asanblada 2014an sortu zuten hainbat ekoizle, kontsumitzaile eta Nerbioi Goienako udalek. Besteak beste, elikadura zikloa herrietan ixtearen alde ari da lanean Asanblada. Hori dela-eta, merkatuak bultzatzea beharrezkotzat jo dute, ...
Rakataplako danborrada entseguak Aldai plazan izango dira apirilaren 7, 9, 14, 16 eta 23an, arratsaldeko 19:30ean.
Beste urte batez COCEMFEk (Ezintasun Fisiko eta Organikoa duten Pertsonen Espainiako Konfederazioa) bi programa antolatu ditu udarako; lehenak turismoa izango du ardatz eta bigarrenak termak. Egitasmoa %33 baino gehiagoko “ezgaitasuna” duten herritarrei zuzendua dago, baina %50etik gora dutenek lehentasuna izango dute. Interesa duten laudioarrek Herritarren Arreta Zerbitzuan izango dute informazio gehiago. Eskaera egiteko epea irteera ...
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio