Martxoaren 11z geroztik abian da “Euskara sari ziurra” kanpaina. Egitasmoak herriko kontsumitzaile, merkatari, tabernari eta zerbitzuetako langileen artean euskara sustatzea du helburu; eta martxoaren 26an bukatuko da. Hala, euskaraz hitz egin edo jarduteko ahalegina egiten duten herritarrei txartel bat banatuko zaie, hazka eginez gero sari bat edo zozketa baterako zenbakia eskuratuko dutelarik. Zozketa martxoaren 27an ...
Martxoaren 27an ospatuko du Baisalak elkarteen arteko festa. Dantzaldia 22:00etan hasiko da Kafe Antzokian. Besteak beste, Rask all haiak ballet eta ekialdeko dantza tal- dea ikusteko aukera egongo da. Galdakaoko Extremadurar Etxeko “La Morenita” taldeak, Laudioko Andaluziar Etxeak eta Galdakaoko Areto Dantza taldeak ere hartuko dute parte.
Martxoaren 8aren harira antolatutako egitaraua azken txanpan dago. Bi dira datozen egunetan egingo diren ekintzak. Martxoaren 15ean, igandean, emakumeentzako autodefentsa tailerra egongo da Lamuza-Granja kiroldegian. Ikastaroa egun osokoa izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, hain zuzen ere. Martxoaren 17an, berriz, Josebe Iturriozek eta Ianire Estebanezek “Mujeres serán, niñas y adolescentes son” mahai-ingurua eskainiko dute ...
Arabako Medicus Mundik eta Laudioko Ipar-Hegoa taldeak “Eko-Justizia sukaldaritza lantegia” egingo dute martxoaren 14an eta 21ean. Saioak Zubiko etxean egingo dira, 10:00etatik 14:00etara. Nagore Lázarok (Hezitzaile nutrizionista) eta Elena Zudairek (Alternatiba 220o Sukaldaritza Gune Alternatiboaren sustatzailea) produktu ekologikoetan eta bidezko merkataritzan oinarritutako errezetak irakatsiko dituzte. Bestalde, martxoaren 14tik 18ra, Bidezko Merkataritzaren inguruko erakusketa egongo da ...
Martxoak 27, 20:00etan, Santa Lucía abesbatzak Done Petri elizan kontzertu bat eskainiko du. Bertan, apirilean Ingalaterran kantatuko dituzten musika lanak entzun ahalko dira. Martxoak 28, Andere abesbatzaren kontzertua egongo da 20:30ean elizan bertan. Martxoak 29, 19:00etan Laudioko San Roke musika bandak kontzertua egingo du Lamuzako San Pedro elizan.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio