Amurrio-Aiaraldeko RASD elkarteak Tindufeko errefuxiatuen kanpamenduei (Argelia) elkartasuna adierazteko “Piztu Itxaropena” XI.Euskal Karabanaren emaitza aurkeztu du. Egitasmoaren antolatzaileek adierazi dutenez, otsailaren 21ean 300 tona elikagai bidali zituzten Donostiatik Saharara bost trailer eta hiru kamioietan. Aiaraldean 3.800 kilo janari bildu dira, iaz baino pixka bat gutxiago. Hala ere, egungo krisia eta herritarrek bestelako proiektuei egiten dizkieten ...
Apirilaren 3tik maiatzaren 3ra Laudioko ostalariek “Gin Tonic” ibilbidea antolatu dute. Hilabete osoan zehar, herritarrek, lau lokal ezberdinetan berariaz prestatutako Gin Tonic-ak dastatu eta baloratzeko aukera izango dute. Izan ere, taberna bakoitzak zigilu bat jarriko dio partaidearen kupoiari, eta honek, gehien gustatu zaizkion bi konbinatuak bozkatuko ditu. Taberna guztietan kupoia uzteko ontziak jarriko dituzte. Parte ...
Joan den martxoaren 28an Arabako 2015. urteko txakolina aurkeztu zen eta “Aiara bailarako txakolin menua” dastatu ahal izan zen. Arabako Komertzio eta Zerbitzu- en Federazioak menu hau prestatu du, APILL, APYMCA eta AEME elkarteekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera. Helburua inguruko herrietako jendea erakartzea da, menuaren bitartez bailara eskualde moduan ikus dezaten. Nahiz eta menua ...
Arabako Merkatarien Txartelaren baitako komertzioek fidelizazio kanpaina berri bat abiatu dute. Hala, ekimenera atxikitutako dendetan txartelarekin erosketak egiten dituzten bezeroek hurrengo erosketan %10eko beherapena izango dute. Deskontua urtearen amaiera arte aplikatuko dute, beherapenetan barne. Parte hartzen duen denda bakoitzak adierazgarri bat izango du. Laudion, 48 dira APILLen baitan parte hartuko duten komertzioak.
Zuin aldizkarian argitaratu aurretik informazio guztia jaso nahi baduzu laudio.eus web gunean harpidetzea da egin behar duzun bakarra. “Datozen ekitaldiak” gunean sartu eta orriaren goiko partean posta elektronikoaren bidez harpidetzeko aukera izango duzu. Hala, Udalak Zuineko albiste bat argitaratzen duen bakoitzean zure posta elektronikoan jasoko duzu. INformatzeaz gain, gainera, Google Calendar tresnaren bitartez informazioa txertatzeko ...
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio