Laudioko Udalak Sartu Arabarekin sinatutako hitzarmenaren ondorioz, eta URA-Uraren Euskal Agentziaren laguntzarekin, herriko 6 langabe kontratatu dira, gehienez ere sei hilabeterako Laudioko Udalak, URA-Uraren Euskal Agentziarekin eta Sartu Arabarekin lankidetzan, helburu bikoitza duen tokiko Enplegu Plana jarri du abian: udalerritik igarotzean Nerbioi ibaiaren ertzak lehengoratzea eta berreskuratzea, eta enplegagarritasuna hobetzea, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak ...
Udalbatzak argi berdea eman dio 4,3 milioi euroko kredituak gaitzeari, Laudio garatzeko lehentasuna duten arloetan inbertitzeko ahaleginean Laudioko Udalak, 4,3 milioi euroko kredituak aldatzeko espedientea onartzeko ezohiko osoko bilkura egin du gaur arratsaldean. Diru-zenbateko horretatik, gobernu-taldeak hartu duen konpromisoaren arabera, 2,3 milioi euro 2022an gauzatzeko edo, gutxienez, hasteko, inbertsio berrietara bideratuko ditu. Horien artean, ...
Parte hartu nahi duten erakundeek eta pertsonek eskabideak aurkeztu ahal izango dituzte maiatzaren 30era arte Joan den maiatzaren 8an jarri zen indarrean Laudioko Kultura Kontseiluaren funtzionamendu-erregelamendua, udalaren jarduketa-proposamenak edo kultura-sektoreko eragileen arteko lankidetzarako proposamenak jasotzeko, sustatzeko, aztertzeko eta gauzatzeko kontsulta-, eztabaida- eta partaidetza-organoa. Kontseilua hauek osatuko dute: Ander Añibarro alkateak, Maite Cortazar Kultura, Kirol ...
Maiatzaren 16ko ALHAOn argitaratu dira Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskara errotuletan txertatzeko dirulaguntza deialdia. Aurreko urteetan bezala, lagunduko diren errotulazio lanak, lokala identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak, ibilgailuak eta atarietako plakak izango dira. Gehienez ere, 350 euro eskuratu ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan izanda kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70 lagunduko dela errotulua euskara hutsez badago ...
Datorren ostegunean, maiatzaren 19an, Eusko Jaurlaritzak, Laudio eta Amurrioko garapen agentziekin eta Aiarako Kuadrillarekin batera, ETEentzako 2022ko Laguntza Planari buruzko informazio eta Networking saio bat antolatuko du. Jardunaldia Amurrion izango da, El Reforren. Bertan jorratuko den Saioaren programazioa honako hau izango da: 09:30 h. Harrera hitzak Encina Castresana Astarloa, Aiarako Kuadrillako Presidentea 2022 ETEentzako 2022ko ...
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio