Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana

Udalak online topaketa bat antolatu du bizilagunekin, Mugikortasun Jasangarrirako Plana elkarrekin diseinatzeko

Jardunaldia datorren otsailaren 23an izango da, 18:30etik 20:00etara, modu birtualean, eta udalerriko herritar guztientzat zabalik egongo da


Laudioko Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana (HMJP) egiteko estrategiaren esparruan, Laudioako Udalak jardunaldi parte-hartzailea deitu du datorren otsailaren 23rako, asteartea, udalerriko mugikortasunaren egoeraren diagnostiko soziala herritarrekin modu parte-hartzailean eraikitzeko helburuarekin.

Ander Larrinaga Hiri Garapeneko zinegotziak azaldu duenez, "Online topaketa honekin, tokiko administrazioak jarraipena ematen dio PMUSa egiteko parte-hartze prozesuari, azken asteetan hainbat formula martxan jarri ondoren, hala nola online inkestak edo herriko gune estrategikoetako postontziak, herritarrek udalerriko mugikortasunari buruz duten iritzia jasotzeko".

Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planak datozen urteetarako mugikortasun jasangarriaren inguruko jarduerak koordinatuko ditu. Horregatik, "Udalak funtsezkotzat jotzen du laudioarrekin elkarlanean aritzea estrategia honetan, helburu komun batekin: Laudiorako mugikortasun eredu jasangarriagoa, osasungarriagoa eta eraginkorragoa bultzatzea", azpimarratu du zinegotziak.

Parte-hartze prozesua

Horrela, "Udalerriko mugikortasunari buruzko iritziak, ekarpenak edo hobekuntzak helarazi nahi dituzten laudioarrek aukera ona izango dute datorren asteartean, otsailak 23, egin ahal izateko", gaineratu du. Jardunaldia herritar guztiei irekita dago eta modu birtualean egingo da, 18:30etik 20:00etara, ZOOM plataformaren bidez. Topaketa digitalera joan ahal izateko, bertaratuko direla baieztatzeko eskatu nahi dizuegu, kualitate@kualitate.com helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 944104849 telefonora deituz.

"Bertaratuko dela baieztatu ondoren, online saiora zuzenean bidaliko da, tresna erabiltzeko eskuliburu labur batekin batera; laguntza edo baliabide teknikoak behar izanez gero, aldez aurretik jakinarazi beharko da, kudeatu ahal izateko eta interesa duten pertsona guztiek saioan parte hartu ahal izatea bermatzeko", bukatu du Ander Larrinagak.

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia