2022ko parte-hartze bidezko aurrekontuak

2022ko parte-hartze bidezko aurrekontuak

Udalak abian jartzen dituen aurrekontu parte- hartzaileak prozesu ireki bat dira, eta honen bidez laudioarrek etorkizuneko Laudioaren eraikuntzari buruzko ideiak eman ditzakete.

Tresna honi esker, Laudioko herritarrek beren proposamenak egin ditzakete udal-aurrekontuaren zati bat jarduera eta ekimen berriak garatzeko erabiltzeko moduari buruz.

Horrela, Laudioko Udalak 200.000 euro gordeko ditu 2022erako aurrekontutik, eta herritarrengandik zuzenean datozen proiektuak gauzatzeko erabiliko dena.

Bidali zure proposamena helbide elektroniko honetara. Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 7ra arte.

Proposamena hasieran onar dadin, honako datu hauek jaso behar dira:

  • Izen-abizenak
  • NAN
  • Telefonoa
  • Helbide elektronikoa
  • Ideiaren deskribapena
  • Kalkulatutako aurrekontua (aukerakoa)
  • Egokitzat jotzen den dokumentazioa eranstea.

* Datu derrigorrezkoak

DATU PERTSONALEN BABESA. Laudioko Udalak datuak tratatzen ditu hiritarren eskabideei arretari buruzko espedienteen kudeaketa eremuan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzeko 7/1985 Legearen arabera eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen arabera. Zure eskubideak erabili ditzakezu honen aurrean, dpd_dbo@laudio.eus, eta informazio gehiago izan dezakezu hemen, Laudioko gardentasun atarian www.laudio.eus

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia