Laudioko Larrazabal auzoan "San Joan Astobitzako" izeneko baseliza bat dago. Hor bizi dira haurtzaroko gure bizipenik samurrenak, eta hor ditugu, nahi eta nahi ez, gure zuztarrak jaio ginen unetik. Han daude gu zizelkatu gintuzten pertsonen oroitzapenak, bizirik egon ala ez. Gauari su handia eman eta egunsentian lehen eguzki izpia jo aurretik lizar-adarrak jartzen dituen jendea da gure auzune horretakoa. Hori da gure herria, hori da gure txokotxoa, hori da... gure bizitza.
Zuhaitz baten enborra bitan irekitzen zen aizkoraz, ume gaixo bat bertatik pasatzeko eta sendatzeko. "Joan" izeneko hiru gizonek egin behar zuten, eta San Joan bezperako gauerdian, oraindik su handiari kea zeriola. Jazoera hori dokumentatu zen Laudio zaharrean, San Joan eguna bezain liluragarria zen Laudio hartan.
https://blogs.deia.eus/arca-de-no-se/2020/06/24/los-arboles-que-sanaban-ninos-en-el-dia-de-san-juan/
Kasualitatez, ospakizunik ez dagoen urte honetan, 125 urte beteko ditu Larrazabalgo (Laudio) "San Joan Astobitzako" baselizak: 1895-2020. Eta, ganoraz hitz eginda, "hirugarren baselizak" beteko dituela esan beharko genuke, horrela baita. Hori dela eta, ibilalditxo bat egingo dugu bere historiatik: nire auzuneko ermita da eta zerbait egin behar dut aurtengo ohiko jaiaren gabezia konpentsatzeko.
https://blogs.deia.eus/arca-de-no-se/2020/06/20/125-anos-de-la-tercera-ermita-de-san-juan/
Felix Mugurutza
Bideoa: Akelarre Dantza Taldea
2003-2020 © Ayuntamiento de Llodio