Mikrorrelatoak

Itxialdia

Itxialdia. Denbora hilda. Txukuntasun falta. Denbora luzez pilatutako kutxak bere lekuan kokatu. Cutter batek ebakitzen du akaro eta oroipenak gordetzen dituen zigilu aharkitua. Zauri infektatu baten moduan, emanazioak begiak zipriztintzen dizkit. Azaldu ezin ditudan paperen artean agertu dira zure argazkiak. Zure irribarre miresgarria eta gaizkile itxura. Gogoratzen ditut paseoak eta muxuak eta nostalgian itotzen naiz arratsaldez-arratsalde. Berpizten ditut esku lotuak eta mozkortzen ninduen zoriontasuna, piperrak egiten nituenean klaseetan eta entrenamenduetan elkarrekin egoteko. Patuak berriro batzea nahiko balu bezala, kasualitateak nahi izan du topo egitea hori posible egiten duen leku bakarrean; supermerkatuan. Gure gorputzak gurutzatzen dira nire laguntza apurrarekin pasillo estuan. Irrikak erretzen nau eta begien distira kargatzen dut. Saiatzen naiz zu agurtzen eta zure begirada nahastuak ez nau ezagutzen. Kontserben artean ukitzen ditut lata hilak eta bat-batean gogoratzen dut zure txatxukeria eta hutsalkeria eta sumatzen dut faltan botatzen nuena zela nire inozentzia, eta ez zu. Ergela.

Iker Jiménez

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia