Txakurguneak: Txakurrak jolasteko guneak sarearen proposamena

Laudioko Udalak txakurrentzako aisialdi-guneak jarriko ditu udalerriko hainbat parketan eta eremutan, behar bezala seinaleztatuta eta ezarritako ordutegiekin, non txakurrak aske egon ahal izango diren (uhalik gabe), honako irizpide hauek kontuan hartuta:

  • Animalien jabeek animaliak babesteko eta edukitzeko ordenantzaren baldintza guztiak beteko dituzte.
  • Animalien gorotzak behar bezala bildu eta utzi beharko dira paperontzietan.
  • Animalien etengabeko kontrola egin beharko da.
  • Arriskutsuak izan daitezkeen animaliek ezin izango dituzte eremu horiek erabili.
  • Aisialdirako gune bakoitza informazio-kartelen bidez seinaleztatuta egongo da.
  • Gune bakoitzak ordutegi bat izango du, informazio-karteletan behar bezala adierazita.

PDF dokumentua


Egin zure ekarpenak (epea: 20/06/2021)

Rellena el formulario que encontrarás a continuación o, si lo prefieres, escribe un email a hirigintza@laudio.eus

* Datu derrigorrezkoak

Oharra

Herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea.

Legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

  1. Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.
Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Egoitza elektronikoa Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia