Koronabirusak eragindako krisialdian sartu aurretik, aurreikusia zegoen, aurreko urteetan bezala, Lehen Hezkuntzako umeentzako sukaldaritza ikastaro bat antolatzea oporretako bigarren aste honetan.
Egoera bereziak galarazi duenez, bestelako formula erabiliko da aurten ikastaroa eskaintzeko: sareen bidez, nork bere etxean prestatzeko platerak.
Gogoan izan, bestalde, sukaldaritza ez ezik, euskararen erabilera dagoela ekimen honen atzean, umeak ohitu daitezela harekin, eskolaz kanpoko jardueretan ere.
Ikastaroa lau egunetan eskainiko da, asteazken eta ostiraletan, eta errezeta-bideo egun horietako 18:00etan igoko da udal webera. Hau da egitarau gosetia:
Ekintza hau Laudio udaleko Hizkuntza Normalizaziorako eta Identitaterako Zerbitzuak antolatu du eta bere produkzioaz Kokoriko Hezkuntza Faktoria (Aiaraldea) arduratu da.
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio