Kultura Etxea: 2021-2022ko udal tailerrak

Urria-Ekaina

Kod. Ikastaroa* Astegunak Ordutegia Ordu kopurua
1 Dekorazio artea Asteartea eta osteguna 16:50-18:50 88
2 Dekorazio artea Asteartea eta osteguna 19:05-21:05 88
3 Margoketa Asteartea eta osteguna 10:00-12:00 88
4 Margoketa Asteartea eta osteguna 19:00-21:00 88
5 Margoketa Astelehena eta asteazkena 18:50-20:50 88
6 Zur-lanketa Astelehena eta asteazkena 19:00-21:00 88
7 Zur-lanketa Astelehena eta asteazkena 10:00-12:00 88
8 Margoketa (6-9 urte) Astelehena 17:00-18:30 33
9 Margoketa (6-9 urte) Asteartea 17:00-18:30 33
10 Eskulangintza Astelehena eta Asteazkena 10:00-12:00 88
11 Eskulangintza (6-12 urte) Asteazkena 17:00-18:30 33
12 Margoketa (10-17 urte) Osteguna 17:00-18:30 33
13 Margoketa (6-9 urte) Ostirala 17:00-18:30 31,5
14 Margoketa (10-17 urte) Ostirala 18:45-20:15 31,5
15 Idazkera kreatiboa Asteazkena 18:30-20:00 33

* Adina zehaztuta ez dituzten koadranteko ikastaroak helduentzako jarduerak dira, eta horietan parte hartu ahal izateko 16 urte izan beharko dira gutxienez. 


Ikastaroak urriko lehenengo egunean hastea aurreikusten da eta ekainaren amaieran amaituko dira. Abian jartzeko, gutxienez sei pertsonak eman behar dute izena, eta talde bakoitzeko gehieneko parte-hartzaile kopurua inoiz ez da hamabi pertsonatik gorakoa izango. 

Zur-lanketa ikastaroa Gardeako Kultura Zentroan egingo da eta idazketa kretiboarena Kultur Etxeko etxe nagusian. Gainerako ikastaroak Zubiko Etxean burutuko dira. 

Izena emateko eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin ahal izango dira, udaletxeko beheko solairuan, edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Izena emateko azken eguna irailaren 22a da. Plaza baino eskabide gehiago egonez gero, zozketa publikoa egingo da Kultur Etxean, irailaren 24an, 12: 00etan. irailaren 27an, onartuen zerrendak jarriko dira udaletxean eta Kultur Etxean, eta izen-ematea formalizatzeko, matrikula ordaindu beharko da jarraian agertzen diren kontu-korronte hauetako batean, ikastaroaren kodea (Kod.) edo izena eta parte-hartzailearen izena adierazita. Ordainketa irailaren 27, 28 edota 29an egin beharko da. 

  • Laboral Kutxa: ES4730350045210450037009 
  • Caja Vital: ES8720953264101090956912 

Ikastaroen matrikularen zenbatekoa, zerbitzuak emateagatiko edo udal-jarduerak egiteagatiko prezio publikoak arautzen dituen ordenantzaren arabera, ikastaroaren iraupen-ordu kopuruaren eta parte-hartzaileen adinaren araberakoa izango da. Zenbatekoak honako hauek dira:

  Ordu kopurua
Adina 31,5 ordu 33 ordu 88 ordu
21 urte baino nagusiagoak 50,29 € 52,69 € 140,50 €
15 eta 21 urte bitartean 37,66 € 39,45 € 105,20 €
15 urte arte 24,34 € 25,50 € 68,00 €

Hobariak

  1. Laudion erroldaratutako eta langabezia egoeran dauden 22 urtez gorako ikasleentzat, prezio publikoari % 10eko kenketa aplikatuko zaio. Matrikula formalizatzeko orduan langabeziako txartela aurkeztu beharko du. 

  2. Laudion erroldatuta dauden ikasle alargunei % 20 murriztuko zaie prezio publikoa. Alarguntza egiaztatzeko familia-liburua aurkeztu beharko du, baita Ogasunaren ziurtagiria ere, frogatuta uzteko aberastasun-iturri bakar gisa alarguntza-pentsioa duela eta horiek direla bere urteko diru-sarrera bakarrak. 

    Urteko diru-sarrera horiek une bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino gutxiago izan beharko dira. Zenbateko hori berdin aplikatuko zaie kasu hauei, kontuan hartuta aberastasun-atalasea definitzeko estatistika-erreferentea dela eta urtero eguneratu beharko dela.

Osasun eta/edo antolaketa beharrak direla eta, Udalak aldaketak egiteko aukera izango du, adierazitako tailerren kokapenean, ikastaroak abian jartzeko datetan eta horien iraupenean. Hala badagokio kasuetan, matrikula osoa edo haren zati bat itzuliko du. 

COVID neurriak

Osasun-larrialdiko egoera dela eta, tailer guztietan neurri hauek hartuko dira:

  • Parte-hartzaile bakoitzak ikasgelan izendatutako leku bat izango du, eta leku horretatik soilik joan ahal izango da aretotik irteteko, une oro pertsonen arteko segurtasun-distantzia 1,5 metrokoa izan dadin.
  • Beti erabili beharko da maskara, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere. 
  • Ikasgelara sartzeko, eskuen higienea egingo dute pertsona guztiek. Disoluzio hidroalkoholikoekin garbituz eta tenperatura kontrolatuz.
  • Jarduera hasi aurretik eta amaitu ondoren, ikasle bakoitzak erabiliko dituen altzariak garbitu eta desinfektatuko ditu.
  • Jarduerak irauten duen bitartean, lokaleko leihoak irekita egongo dira ahal den denbora guztian, eta beti, gutxienez, bost minutuz ordu bakoitzean.
  • Kobidarekin bateragarriak diren sintomak (sukarra, eztula, eztarriko mina, konjuntibitisa, goragalea, beherakoa, etab.) izan dituen edo agertzen dituen edozein pertsonak jarduera utzi beharko du aldi baterako, eta bere osasun-zentroari jakinarazi.
  • Parte-hartzaile bakoitzak egunero eramango du jarduera egiteko behar den material guztia, eta ezin izango da inoiz partekatu.
  • Ikastaroan izena eman ez duen inor ezin izango da eraikinean sartu ikasleei laguntzeko. 
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Zure Laudio Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia