Gabonetako tailerrak


Gabonetako apaingarrien tailerra helduentzat

Tailerrean Gabonetako zenbait apaingarri egingo dira: zuhaitzean zintzilikatzeko nahiz dekorazio legez erabiltzeko elementuak. Horretarako, material naturalak erabiliko dira, hala nola: pinaburuak, udazkeneko frutak, orriak, azalak, etab. Horiez gain, material birziklatuak ere erabiliko dira, esaterako: oihalak, loreontziak, egur zatiak, etab.

  • Tailerrak hiru saio izango ditu, egun eta ordu hauetan: abenduak 4,11 eta 18, 11:30etatik 13:30etara.
  • Lekua: Zubiko Etxea.
  • 12 urtetik gorakoentzat.
  • Izena aurrez emateko epea azaroaren 15etik 30era izango da, eta onartuen zerrendak abenduaren 1ean argitaratuko dira (zozketa egin behar izanez gero, hilaren 1ean, 11:00etan egingo da, Kultur Etxean).
  • Musutruk.
  • Eskaria
  • Izapide elktronikoa

Gabonetako apaingarrien tailerra umeentzat

Egun bakoitzean, 2 orduko tailer bat egingo dira abenduaren 27an, 28an, 29an eta 30ean, 11:00tatik 13:00era. Egun bat baino gehiagorako eman ahalko da izena, baina haur guztiek gutxienez egun batean parte hartu ahal izatea lehenetsiko da.

  • Lekua: Zubiko Etxea
  • 4-12 urte bitarteko umeentzat
  • Izena aurrez emateko epea azaroaren 26tik abenduaren 15era izango da, eta onartuen zerrendak abenduaren 17an argitaratuko dira (zozketa egin behar izanez gero, hilaren 17an, 11: 00etan, Kultur Etxean egingo da).
  • Musutruk
  • Eskabidea
  • Izapide elktronikoa

Txalaparta tailerra

Txalaparta modu atsegin eta hezitzailean ezagutaraziko da. Arreta berezia jarriko zaio pertsonen parte-hartzeari, adimenak ezarri ohi dituen mugak hausteko gai izan daitezen. Entretenimendu modu ezberdin eta originala da, gure kultura bertatik bertara ezagutu nahi dutenentzat pentsatua.

JARDUERAK: txalaparta tradizionala (ohol bakarrekoa), 4 oholeko txalaparta modernoa eta harriparta (harrizko txalaparta).

  • Tailerrak hiru saio izango ditu, egun hauetan: abenduaren 27an, 28an eta 29an, 18:00etatik 20:00etara.
  • Lekua: Zubiko Etxea
  • 12 urtetik gorakoentzat
  • Izena aurrez emateko epea azaroaren 26tik abenduaren 15era izango da, eta onartuen zerrendak abenduaren 17an argitaratuko dira (zozketa egin behar izanez gero, hilaren 17an, 11: 00etan egingo da, Kultur Etxean ).
  • Musutruk
  • Eskabidea
  • Izapide elktronikoa

DJ tailerra

Musika elektronikoaren mundurako sarrera egingo da.

Jarduerak: musika, erritmoari eta harmoniari buruzko oinarrizko kontzeptuak, soinu-ekipamenduen eta kontrolagailuen oinarrizko konfigurazioa; nahasketaren hastapenak.

  • Tailerra abenduaren 30ean egingo da, 18:00etatik 20:00etara
  • Lekua: Zubiko Etxea
  • 12 urtetik gorakoentzat
  • Izena aurrez emateko epea azaroaren 26tik abenduaren 15era izango da, eta onartuen zerrendak abenduaren 17an argitaratuko dira (zozketa egin behar izanez gero, hilaren 17an egingo da, 11: 00etan Kultura Etxean).
  • Musutruk
  • Eskabidea
  • Izapide elktronikoa
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia