Laudioko Udalak, Bizkaiko Minbiziaren Kontrako Elkartearekin batera, kanpaina bat jarri du abian Laudion tabakoaren kerik gabeko gune komunitario berriak identifikatzeko. Kontua da Laudioko herritarrak kontzientziatzea tabakoak osasunean dituen ondorio kaltegarriez, ez bakarrik erretzaileengan, baita erretzaileen ingurukoengan ere, eta kontsumitzaileak leku berri horietan ez erretzera gonbidatzea.
Hori dela eta, Laudion erabilera publikoko zein gune ireki izan litezkeen kerik gabekoak aukeratzeko abian jarri dugun kontsulta-prozesuan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.
GUNEA | EMAK. | GIZ. | BESTE BATZUK | GUZTIRA |
---|---|---|---|---|
Ikastetxeen inguruak | 55 | 23 | 0 | 78 |
Osasun zentroaren espaloian | 48 | 28 | 0 | 76 |
Autobus markesinak | 47 | 26 | 0 | 73 |
Herriko plaza | 17 | 9 | 0 | 26 |
Kultur Etxeko inguruak | 11 | 7 | 0 | 18 |
Parkeak | 12 | 5 | 0 | 17 |
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio