Autokarabana nahiz turismoetarako aparkalekua

Martxan da Laudio Udalak Ellakuriko kirol instalazioetan eraiki duen aparkalekua, autokarabana nahiz turismoetarako. Lanak egiteko, 274.613,42 euro inbertitu dira.

Laudiotik Okondorako bidean kokatu da, udako udal igerilekuen, belar artifizialezko zelaiaren eta atletismo pistaren ondoko ingurune naturalean, eta 14 autokarabana nahiz 77 turismo hartzeko prestatu da (3 plaza aniztasun funtzionala duten erabiltzaileentzat. Ibilgailuek 72 ordu eman ahalko dituzte han aparkatuta gehienez ere.

Aparkalekuaren erabiltzaileek zerbitzu hauek izango dituzte:

  • Ur grisetarako isurtokia.
  • Ur beltzetarako isurtokia.
  • Ur andela betetzeko aukera.
  • Bateria elektrikoa kargatzeko gunea.

Zerbitzuaren tarifak 8. ordenantza fiskalaren eranskinean jaso dira, XV. puntuan:  3 euro izango dira. Aparkalekua erabili ahal izateko,fitxak erosi beharko dira igerilekuetara sartzeko atezaintzan.

Koordenadak:

  • ​43°09'14.2"N 2°58'35.1"W
  • 43.153930, -2.976417
Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia