Udal zerbitzua da, doakoa, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat pentsatua. Sexologiako profesionalak aurkituko dituzu bertan, zalantzak argitzen eta sexualitateari buruzko egiazko informazioa aurkitzen laguntzeko.
Gazteekin harremanetan bazaude (hezkuntzan lan egiten baduzu, guraso bazara…), guri ere kontsulta diezagukezu.
Zalantza hauek eta antzekoak argitzeko:
Eskura jartzen dizugu nahi beste informazio, prozesuetan laguntzeko. Hala ere, nahikoa ez bada, behar duzun baliabidea bilatzen lagunduko dizugu.
Hainbat aukera dituzu:
A) Nahi duzunean: mezua bidal dezakezu, eta erantzuna ahalik eta lasterren jasoko duzu, nahiz eta 5 egun ere behar izan dezakegun.
Presazkoa bada:
B) Gure ohiko ordutegian, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara:
Ez ahaztu konfidentzialtasuna eta anonimotasuna bermatuak daudela. Banaka, bikoteka, taldean... egin diezagukezu kontsulta. Zeuk erabaki!
Zure zalantzak, galderak, kezkak... bidal ditzakezu. Gure sexologo taldeak erantzungo dizu.
* Nahitaezko datuak
2003-2021 © Ayuntamiento de Llodio