Euskara

Laudioko udal euskaltegia

Helbidea: Lamuza parkea, 13. Laudio (Araba)
Posta kodea: 01400
Telefonoak: 946722838 / 946722200
Posta elektronikoa: euskaltegia@laudio.eus

 

Aurkezpena

Laudioko Udal Euskaltegia 83-84 ikasturtean sortu zen helburu bikoitzarekin: helduei euskara irakastea eta gure hizkuntzaren normalizazioaren alde lan egitea. Harrezkero, ibilbide luze eta emankorra egin du euskararen irakaskuntzan eta kulturgintzan; izan ere, eskolak emateaz gain, euskal hizkuntzarekin eta kulturarekin zerikusia izan duten gure inguruko proiektu gehienetan inplikatu da.

Nori zuzendua

16 urtetik gorakoei

Eskaintza zabala

​Laudioko Udal Euskaltegiak maila hauek ematen ditu: A1, A2, B1, B2 eta C1, HABEkoak

Eta prestaketa berezia ondoko azterketarako:

  • IRALEko 1HE eta 2HE
  • (IVAP) Administrazioko 1HE, 2HE eta 3HE
  • Hizkuntza Eskola Ofizialeko deialdi irekiko oinarrizko eta goi-zikloko azterketak.​

2022-23ko IKASTURTEA

Iraupena:

  • Urritik ekainera 2 ordu egunero- Maila guztiak- Ordutegiak aukeran
  • Urritik otsailera 5 ordu egunero- Maila guztiak- Goizeko 8:30-14:00
  • Otsailetik ekainera 5 ordu egunero- Maila guztiak- Goizeko 8:30-14:00

Trinkotasuna:

  • 2 ordukoak 338 ordu (9 hilabete)
  • 5 ordukoak 420 ordu (4 hilabete eta erdi) 

Prezioa:

  • 2 ordukoak 305 €uro (9 hilabete
  • 5 ordukoak 368 €uro (4 hilabete eta erdi)

Diru-laguntzak: 

  • Kurtso guztiek Udal eta Habe-ren diru-laguntza eskuratzeko aukera dute, Araban erroldatutako ikasleek Arabako Aldundiarena ere eskuratzeko aukera dute. 

Matrikulazio epea:

  • Irailaren 23ra arte. 

Izena emateko:

Udako ikastaroak

Bekak eta zenbaitetan guztiz doan

  • ​Udal bekak
  • Arabako Foru Aldundia
  • DSBEa jasotzen dutenak (Laudion erroldatuak)
  • Lanbide
  • IRALEko 1HE eta 2HE
  • (IVAP) Administrazioko 1HE, 2HE eta 3HE
  • Habe bekak

DSBE

  • Laudion erroldatuta daudenek eta DSBE jasotzen dutenek ez dute matrikularik ordaindu behar. Ikastaroak guztiz doan.

Metodologia

  • Metodologia komunikatiboa
  • Ahal den neurrian ikasleen beharretara egokitua
  • Txandaka ikasteko aukera
  • Ebaluazio jarraitua
  • Aholkularitza
  • Giro atsegina

Lan poltsa

Lanbideri egindako lan-eskaintzaren bidez Laudioko Udal Euskaltegirako administrari lan-poltsa osatuko duten hautagaien zerrenda, puntuazio-ordenaren arabera

Alkatea, Ander Aibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa Topa!gunea - Punto de informacin turstica 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA LAN-ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia