Euskarazko produktuak: Gabonetako oparirik onena

Euskarazko produktuak: Gabonetako oparirik onena

  • 2021-12-01

Aurreko urteetan bezala, laudioarrei zuzenduta kanpaina bat abiatu du udalak: Gabonetako opariei begira, EUSKARAZKO PRODUKTUEN KATALOGOA eskaintza zein den jakinarazteko. Horretarako, produktu interesgarrienak biltzen dituen 2.000 katalogo banatu ari dira egunotan herriko ikastetxe, euskaltegi, liburutegi, liburu-denda eta abarrean. Sareko katalogoa ere badago, beste itxura batez aurkeztua eta osatuago eta uneoro produktu berriekin eguneratuta dagoena.

Gehiago irakurri

Zumalakarregiko igogailu panoramikoa konpontzeko lanak urte hasierara luzatuko dira

Zumalakarregiko igogailu panoramikoa konpontzeko lanak urte hasierara luzatuko dira

  • 2021-12-01

2021eko azaroaren 20an ekintza bandalikoak gauzatu ziren igogailu panoramikoaren kontra. Horien ondorioz, ateak, barneko eta kanpoko beiratea, kabinako operatzailea, eta abar kaltetu ziren. Horren harira, azaroaren 22an (astelehena), Udala enpresa arduradunarekin bildu zen eragindako kalteak aztertzeko eta egoerari erantzuteko.

Gehiago irakurri

Oketa eta Pagolar kaleetan arrapala egokituak eraikitzeko obren hasiera

Oketa eta Pagolar kaleetan arrapala egokituak eraikitzeko obren hasiera

  • 2021-12-01

Laudio Udalak jakinarazi nahi du datorren astelehenean, azaroak 29, hasiko direla Oketa eta Pagolar kaleetan arrapala egokituak eraikitzeko lanak. Obrak egiteko, aparkaleku hauek okupatuko dira: Oketa kalean, Pagolar kaleko izkinatik zenbakiraino. Pagolar kalean, Oketa kalearen izkinatik zenbakiraino.

Gehiago irakurri

Azaroaren 25erako adierazpen instituzionala, emakumeekiko indarkeriaren aurkako 2021eko eguna dela eta

Azaroaren 25erako adierazpen instituzionala, emakumeekiko indarkeriaren aurkako 2021eko eguna dela eta

  • 2021-11-25

2003tik, hau da, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko datuak biltzen hasi zirenetik, 112 emakume eta 11 adingabe hil dituzte Euskal Herrian. Zenbaki onartezin horren atzean, izenak eta izanak daude; bizi-proiektu urratuak. Gogoan gorde nahi ditugu, bereziki, 2021ean hil zizkiguten Erika Tavares, Conchi González, Aintzane Pujana, María Pilar Berrio eta 75 urteko Biarritzeko bizilaguna...

Gehiago irakurri

Lanbidek beste laguntza-sorta bat jarri du martxan Aiarako Kuadrillan, enpresa-jarduera berrietarako

Lanbidek beste laguntza-sorta bat jarri du martxan Aiarako Kuadrillan, enpresa-jarduera berrietarako

  • 2021-11-25

Lanbidek, Euskal Enplegu Zerbitzuak, Laudio Hazirekin eta Aiarako Kuadrillarekin lankidetzan, enpresa-jarduera berrietarako laguntza-sorta berri bat kaleratu du. Enpresa bideragarritasunerako plana duten eta 3 hilabetez era esklusiboan proiektua martxan jartzen lan egiteko konpromisoa hartzen duten pertsona ekintzaileek jaso ahal izango dute 1.500 eurokoa den laguntza.

Gehiago irakurri

Alkatea, Ander Ańibarro Auzoen zinegotziak Herritarrak Atenditzeko Zerbitzua Egoitza elektronikoa 2019-2023 Legegintzaldirako Plana Ekintzen jarraipena: kontu ematea 2020KO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Plana Gardentasun ataria Egin zure ekarpenak Hurrengo ekintzak Egin ezazu zure kontsulta / Hobe ezazu zure herria Manda tus noticias a la info-agenda Zuin Facebook Gazteon Laudio Diru-laguntzak Helbideratu ure zergak Prestakuntza-ikastaroak Nire ordainketa Ikus industrialdea Natura-ingurunearen eta bideen bisorea 2030 Agenda, udalerriaren garapen jasangarrirako ibilbide-orria Gazteposta: Iragarki taula Laudio Top Zinema Autobus ordutegiak Laudio Garapen Agentzia