Page 10 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 10

GAI NAGUSIA / TEMA PRINCIPAL
  I. FASEA: DIAGNOStIKOArEN AurrEKOA
Ikertzen hasi aurretiko aldia da, ikerketa planteatzeko, informazioa jasotzeko eta ondorengo fasea
planifikatzeko. Azken batean, lehen kontaktua hartzea, inguruabarrak jartzea eta marko teorikoa sortzea.
Fase honen amaieran, lana egiteko planifikazio egokia ezarri zen.
   Jarduerak / teknikak
   Helburua
   Berrikusketa bibliografikoa
 Ikerketari marko teorikoa ematea.
   Elkarrizketa sakonak
   Laudioko kultur uneari buruzko diskurtsoak lortzea.
   Talde eragilea sortzea
  Erreferentziako taldea sortzea, ikerketan zehar orientatzeko.
       Azaroa
   Abendua
  Urtarrilla
  Otsaila
   Martxoa
   Apirila
   Maiatza
   Ekaina
 I. FASEA
     1. Ikerketa planifikatu.
          2. Informazioa jaso.
                         3. Talde eragilea sortu.
          4. Diagnostikoaren aurrekoa.
            5. Plangintza.
                    II. FASEA
    6. Diagnostikorako tailerrak.
                      7. Landa-lana zabaldu.
         III. FASEA
   8. Proposamen- tailerrak.
               9. Testuak eta diskurtsoak aztertu.
                       10. Emaitzak alderatu eta ondorioak atera.
           IV. FASEA
     11. Azken txostena.
                      12. Jendaurrean jarri.
                    Bigarren fasearen xedea, I. faseko dokumentazio-lanean sakontzea da; baina, batez ere, elkarteekin eta elkarteetatik kanpoko munduarekin harremanetan jartzeko, hainbat dinamika eta teknikaren bidez.
II. FASEA: DIAGNOStIKOA
Etapa hau ikerketaren muina da. Etapa honen helburua da landa-lana zabaltzea eta udal arazoetan sakontzea, diagnostikoa egite aldera. Aurreko etapan lanerako lerro argiak ezarri genituen, kulturari loturiko arazoak identifikatzeko orduan, hiru ardatz hauen inguruan:
• Harremanen ardatza, nola jokatzen duten eragileek elkarrekin.
• Diskurtsoen ardatza, zer-nolako argudioak ematen diren kulturaz eta kultur plana behar izateaz.
• Prozesuen ardatza, partaidetzari berari buruzko ideiei eta kontuei lotuta.
    























































   8   9   10   11   12