Page 12 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 12

GAI NAGUSIA / TEMA PRINCIPAL
     Jarduerak / teknikak
  Helburua
   Parte-hartzaileak
   Aukeren analisirako matrizea
 Laudiorako nahi den kultur ereduari buruzko gogoeta egitea.
   Elkarteak, teknikariak eta politikariak.
   Ekintzarako matrizea
Elkarteen eta teknikari-politikarien arteko konpromisoak sortzea, etorkizuneko kultur planari begira.
  Elkarteak, teknikariak eta politikariak.
   Aurpegiak
  Tailerrak ebaluatzea.
    Elkarteak, teknikariak eta politikariak.
   II. partaidetza-behaketa “Dolumin jaia”
 Hiritarren ekarpenen diagnostikoa zabaltzea.
   Laudioarrak
 PArozesuaren ondorioak
zken fasea da, azken txostena egiteko eta lana jendaurrera itzultzeko.
1.- Kultur eremua hainbat eragilek osatzen dute (hiritarrak, elkarteak, kultur enpresak, teknikariak eta politikariak). Kultur planik egiteko orduan, ezinbestekoa da hasieratik ahots guztiak eta beharrizan eta interes guztiak jasotzea.
2.- Horretaz gain, ezinbesteko abiapuntua da eragileek dituzten pertzepzio desberdinen berri izatea, ea zer den
kultura eta kulturan parte hartzea. Pertzepzio horiek amankomunean jarri ezean, gaizki-ulertuak sor litezke eta horrek, alde batetik, kultur plana egiteko partaidetzazko prozesua oztopatuko luke; eta, beste
alde batetik, kultur plan horrek ez lieke erantzunik emango eragileen beharrizan, interes eta borondateei, beraz, balio funtzionala galduko luke.
3.- Diagnostikoarekin bat eta emaitza interesgarrienetariko bat den aldetik, diagnostikatutako arazo batzuk konpondu nahian, kultur agertoki osasungarri
baterako aurrerapausoak emate aldera, honako hau proposatu da:
3.1.- Elkarteen eremua: kultur elkarteen koordinatzailea sortzea. Horrek komunikazio faltaren eta sektorizazioaren arazoak gainditzen lagunduko luke, baita parte hartzeko guneetan elkarteen partaidetza indartzen ere.
3.2.- Instituzioen eremuan: kultur arloan diharduten udal arloen arteko koordinazioa eta lankidetza hobetzea; instituzioak elkarteei tresna tekniko gehiago ematea; kultur kontseilua birformulatzea (parte-hartzaileak izendatzeko prozedura berrikustea –etorkizuneko koordinatzailearentzako gunea erreserbatzea–, eta udal talde guztien aldetiko konpromisoen eta parte-hartzaile guztien borondate negoziatzailearen bidezko izaera lotesle handiagoa ematea).
4.- Lantzen segitu beharreko kontua: Udalaren eta kultur elkarteen arteko harremana. Garrantzitsua da harreman hori lantzea, kultur plana bera egiteari begira, eta diru-laguntzak arautzeko prozesurako. Elkarteen koordinatzailea sortzea eta kultur kontseiluaren birformulazioa lagungarriak izan daitezke norabide horretan.
 







































































   10   11   12   13   14