Page 21 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 21

 Zer da Gazte Plana? Gazte planaren helburuak
Laudio Udalaren I. Gazte
Plana (2014-2017) egiteko bidean gaude; dokumentu horren erantzuna eman
nahi die gazte laudioarren eskaerei eta beharrizanei, eta borondate
argi batetik jaio da, hau da,
gazteen ongizatea, autonomia eta garapena sustatzeko helburuarekin konpromisoa hartu nahi duen edonor barne hartzeko eta denok horren parte izateko borondatearekin.
I. Gazte Planak udal jarduketarako lerroak proposatuko ditu eta askoren erantzukizuna eragingo
du, administrazioena, erakunde publiko zein pribatuena, gazteena eta jendarte osoarena, 2014-2017ko aldian.
Eusko Jaurlaritzaren III. Gazte Plana 2014-2016 Proposamenean aipatzen den bezala, Laudioko Gazte Planaren helburua gazteak emantzipatzea lortzea da, bizi-proiektuak eraiki eta garatzeko eta proiektu kolektiboetan parte hartzeko gaitasuna duten herritar gisa.
Euskadiko III. Gazte Plana 2020ren marko orokorrak zehazten duen bezala, Udal Gazte Plan bat tresna malgu, zabal eta dinamiko bat da, Gazteria Zerbitzuan Udalak aurrera eraman beharreko ildo, programa
eta jarduerak zehazten dituena. Gazte Planak gazteei zuzenduta egiten diren ekintzak koordinatu eta artikulatuko lituzke, helburu eta jarduera-lerroak ezarriko dituen esku-hartze esparru komun baten baitan, parte hartzea oinarri izanik.
Gazte Planaren helburuak:
1. Udal zerbitzu desberdinetatik garatzen diren ekintza, programa eta zerbitzu berriak koordinatu eta artikulatzea.
2. Behar errealei erantzun egokia emateko eta biderkatzeak ekiditeko, helburu hauek lortzera bideratutako ahaleginak eta baliabideak maximizatzea.
3. Gazteria ikuspegia zeharkakotasunez sail guztietan txertatzea, programatzen diren ekintza guztietan.
4. Gazteria politika integralean gazteak, eragile sozialak eta administrazioaren parte hartzea sustatzea.
5. Herriko gazteen egoera eta beraiei zuzenduta udaleko sail desberdinetatik antolatzen diren zerbitzu eta programak ezagutzea.
Gazte Plana eraikitzeko diagnostikoa behar dugu, hau da, Laudioko gazteen egoera, ezagutu behar
da eta hau lortzeko hona hemen emandako pausuak. Honen ondorioz, Laudioko I. GAZTE PLANAREN ILDO OROKORRAK zehaztu dira.
laudioko Gazte Diagnostikoa ta I.Gazte Planaren ildo
honek Laudioko errealitatea eta bertako herritar gazteen egoera ezagutaraztea du
eB
urututako diagnostiko
orokorrak
helburu. Egoera eta testuinguru sozial, ekonomiko politiko eta kulturala ulertzea, eragiten
dizkien arazoak identifikatzea, sailkatzea, eta abiapuntu horretatik beharrizanak eta hauen garrantzia aztertzea bilatu nahi duen prozesua da. Ikerketa-azterketa honekin Laudioko I. Gazte Planaren ildo orokorrak zehaztu dira.
Haur eta gazte politikak, gaur egun zerbitzu espezifikoetatik (aisialdia, hezkuntza ez formala, gazte informazioa, gazte elkartegintza...) politika integralerantz joan behar dira, eta udalerrian garatu beharra dago, gazteen partaidetzarekin. Enplegua, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, jendarte ekintza, aisialdia,
kultura, kontsumoa, mugikortasun iraunkorra eta udala izan dira aztergai egindako diagnostikoan.
Diagnostiko honen bidez Laudioko gazteen errealitatea ezagutzeko urratsak eman dira. Gazte diagnostiko parte hartzaile hau gazteak eta beraiekin lan egiten duten eragileak erdigunean jarri eta ikerketako protagonista bihurtu ditugu. Ikerketan Laudioko gazteak, komunitate antolatuak eta udaleko talde teknikoak parte hartu dute.
zuIN 20/21





































































   19   20   21   22   23