Page 30 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 30

ELKARTASUN azoka / FERIA SOLIDARIA
laudiok gizarte justuago eta konprometituagoa aldarrikatuko du urteroko Azoka Solidarioan
 2005ean “Zero Pobrezia” kanpaina sortu zen, presio neurri moduan, Nazio Batuetako kideak diren Estatuek Milurtekoko Garapen Helburuak bete ditzaten. Helburu horien artean gosea eta pobrezia desagerraraztea dago. Horrela, urriaren 17an “Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna” ospatzen dugu, populazioa mugiarazteko inguruko eta munduko desparekotasunen aurka.
Testuinguru horretan, deia egin nahi diegu herritarrei Laudioko VIII. Azoka Solidariora hurbil daitezen. Azoka Herriko Plazan egingo da urriaren 24ko goizean, ostirala. Bertan garapenerako GKEak eta Laudioko kolektiboak gizarte justuago eta solidario baten alde egiten ari diren lanak ezagutu ahal izango dira. Postu eta informazio mahaiak egongo dira, zenbait sentsibilizazio jarduera eta tailerrekin batera. Gainera, musika talde batek joko du. Aurten ere Azokak Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundearen laguntza izango du.
Ekitaldia herriko ikastetxe batzuetan garatu diren tailerren amaiera izango da. Tailer horietan GKEen Koordinakundeak berak ikasleekin lan egin du probeziaren eta gizarte desberdintasunen arrazoiak bilatzen eta zein alternatiba edo proposamen ditugun eskura horiei aurre egiteko.
Gaur egun, munduko eta gure gizarteko pobrezia
eta desparekotasuna desagerraraz daitezke. Gakoa borondate politikoan eta konpromiso solidarioan datza. Herritar guztiok aldarrikatu ahal dugu salaketa, mobilizazio eta parte hartze sozialaren bidez edo eguneroko bizitzako ekintza txiki askoren bidez. Krisi garaian inoiz baino konpromiso handiagoa izan behar dugu gure inguruko eta pobretutako herrialdeetako pertsona ahulenekin. Laudiko herritarrek mobilizazio
solidarioa bereganatu behar dute, Udalak beste erakunde batzuekin batera urtero finantziatzen dituen lankidetza proiektuen bidez.
Beste garapen eredu baterantz
Krisi globala jasaten ari gara. Agerian geratu da gure sistema kapitalistak eta patriarkalak pobrezia eta bazterketa mota berriak sortzen dituela gure gizarteko gero eta sektore zabalagoetan (batez ere, gazteak, emakumeak eta migratzaileak), baita munduan ere (NBEren datuen arabera, munduan 1200 pertsona baino gehiago bizi dira eguneko 1,25 dolar baino gutxiagorekin). Krisia sortu duen sistemak populazioaren zati txiki bat aberastea lehenesten du, gehienok pobretzearen eta planeta suntsitzearen truke. Logika hori ez da bateragarria bizitza eredu justuago eta jasangarriago batekin.
Horregatik, joko arau asko errotik eraldatuko dituen eredu berri bat aldarrikatu behar da. Eredu alternatiboak hazkunde, kontsumo eta lehiakortasunaren mitoetatik urrundu behar gaitu. Ingurumenarekiko sistema jasangarria behar dugu, pertsonen beharrak erdigunean jarriko dituena eta zoriontasunera eta ongizatera hurbilduko gaituena. Beraz, denon lana da bizitza eredu berri batzuetarantz aurrera egitea, aberastasuna ekitatez banatzeko, ingurumena errespetatzeko, genero ekitatea eta pertsona guztientzako bizitza duina lortzeko. Aldaketa abian da.
Testu hau Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak idatzi du www.ongdeuskadi. org )
     






















































































   28   29   30   31   32