Page 8 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 8

GAI NAGUSIA / TEMA PRINCIPAL
 APukezpena
arte Hartuz ikerkuntzarako talde finkoa da Eusko Jaurlaritzako ikerketa talde sendotua da, (IT-300-10)
Euskal Herriko Unibertsitateko Politika Zientzia Sailari atxikitakoa; eta horretaz gain, master ofizialen bidezko prestakuntza lan zabala egiten du, master horietako bat Partaidetza eta Komunitate Garapeneko Masterra da, funtsean metodologiari bideratuta.
Masterra osatzeko praktikak
egiten dira eta udalerri zehatz bateko hiritarren partaidetzaren gaineko diagnostikoa egiten da, kasu honetan, Laudiokoa, eta praktika horien helburua da ikasleek masterrean emandako irakasgai teoriko guztiak praktikan garatzea.
MPetodologia
roiektu hau egiteko ikerketa, ekintza eta partaidetza (IEP) izan dira oinarriak; metodologia
horrek bidea zabaltzen baitu hiritarren arazoen eta beharrizanen
HLelburuak
ehen pausoa helburu argiak finkatzea izan zen. Beraz, barne mailan eztabaidatzeko zenbait saioren ostean,
arauzko helburu operatibo hauei lotuko zitzaiela erabaki zen:
 Helburu teoriko-analitikoak
 • Udalerriko kultur eragileetariko bakoitza identifikatzea.
• Diskurtso desberdinen berri izatea: zer den kultura eta zer den kulturan parte hartzea.
• Laudion kultur mailan dauden korapiloak identifikatzea.
• Kultur agertokian izan daitezkeen korapiloen edo arazoen zergatikoetan eta erlazioetan sakontzea.
• Oinarrizko argudio komunak identifikatzea, negoziazioaren abiapuntua izateko.
• Kultura laudioarraren korapiloak askatzeko ideiak garatzea.
• Udalerriko kultur eremuan dauden arazoetarako konponbideak topatzeko erantzukizunak ezartzea.
 Arauzko helburu operatiboak
 • Laudio udalerriko kultur uneari loturiko partaidetza- diagnostikoa garatzea.
• Udalerrian etorkizunerako kultur plana egiteko funtsezko elementuak identifikatzea.
• Udalerriko kultur eragileen arteko loturak indartzea, baita eragileen eta Udalaren artekoak ere.
• Udalerriko kultur eremuan partaidetzazko dinamika suspertzea.
• Udalerriko alde sozial, kultural eta espazialei arreta jartzea, prozedura anitza eta barne-hartzailea sortze aldera.
 Proiektuaren oinarria parte hartzeko metodologia erabiltzean datza. Laudioko kultur uneko partaidetzaren diagnostikoa egin da, gobernu taldeak idatzi nahi duen herriko Kultur Plan berrirako oinarriak finkatze aldera. Partaidetzako proiektua egiteko eskatzea ez da kasualitatea, plan horren erredakzioa ere partaidetzakoa izateko asmoa badago eta.
Beste alde batetik, prozesuan aurrera egin ahala, beste helburu espezifiko batzuk edo teoriko-analitikoak azalarazi ziren, ikerketan aurrera egiteko lagundu zutenak.
 






































































   6   7   8   9   10