Page 9 - Zuin Aldizkaria 11. zka. / Revista Zuin 1 - 2014/10
P. 9

 diagnostiko partekatua egiteko,
eta parte hartzeko prozesuen gaitasun transformatzailea ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Aldi berean, ikerketarako metodologia da, eta gizartegintzarako prozesua. IEP metodologiak errealitatearen analisia proposatzen du, biztanleria bera ezagutu eta sentsibilizatzeko modua den aldetik; prozesu
honen bidez, subjektu aktibo eta protagonista izatera aldatzen baita, inguru eta errealitate hurbilena garatu eta transformatzeko proiektu batean (egunerokotasuna, harreman erkideetarako guneak, auzoak, barrutiak, udalerria...)
eta prozesuarekiko konpromisoa hartuta, azkenik, kontraesanak eta gatazkak azalarazten ditu; horixe baita kudeaketarako beharrezko baldintza.
Zergatik da garrantzitsua hiritarren partaidetza?
• Boterearen erabilera ulertzeko modua da, hiritarrek herri kudeaketako parte aktiboa direlako.
• Denek errespetatutako adostasuna bilatzean datza.
• Gizarte erabakia sustatzea da helburua, antolatutako gizarte eragile guztiak eta, oro har, hiritar guztiak barne hartuta.
• Partaidetzatzat hainbat bide hartu ditugu eta bide horietan
jendeak, eztabaidatzeko modu berrien bidez, ahotsa goratzen du, baita kontsultarako prozesuak eta mobilizazioak ere, herri politika berrien
berri eman eta bertan eta instituzioetan eragina izateko xedeaz. Aitzitik, ez ditugu partaidetzatzat hartuko informazio prozesu eta ekitaldi hutsak, ez iradokizunetarako postontziak, ez biztanleriaren alde sozialak, kulturalak eta espazialak kontuan hartzen
ez dituzten prozesuak, ez aniztasunik gabeko prozesuak, ez barne hartzaileak ez direnak, ez alegazio prozesuak.
• Benetako kontu ematea, hiritarren kontrol egokia gauzatuta; horretarako, instituzioen eta politiken diseinuak gobernagarritasuna lortzeko helburua izan behar du. Bestela esanda, partaidetzari esker posible da honako hauei aurre egitea: administrazioaren babes praktikei; barnean partaidetza eta demokrazia eskasa duten elkarteen
praktika zentralizatu eta hierarkizatuegiei; informazio eta eztabaida faltari, hiritarrei muga jartzen baitzaie herri gaiei buruzko informazioa izateko, aukerako interesak eta mintzaldiak isilarazteaz gain, baita gutxiengoenak ere; eliteen esku dagoen agenda
zuIN 8/9 politikoaren kontrol mugatuari;
prozesuen arteko sinergiak oztopatzen dituzten eragile eta prozesuen burokratizazioari eta teknifikazioari, benetako politika integralak eta integratzaileak diseinatzeko; erabakiak hartzeko korporatibizazioari, horrek erabakimena pertsona gutxiren esku uzten du eta.
Hori dela eta, IEP metodologiaren helburuetariko bat da talde- lanerako gune irekiak, anitzak eta barne-hartzaileak sortzea. Gune horietan diskurtso anitzak bermatuko dira eta kultur eragileen, eragile sozialen, hiritarren, teknikarien eta kargu publikoen arteko negoziaziorako, adostasunerako eta elkarrekiko eraikuntzarako oinarri sendoak sortzeko aukera sortuko da.
ARGAZKI
   Proiektuaren faseak:
      hasiera amaiera
hasiera amaiera
hasiera
amaiera
hasiera
amaiera
4. AZKEN tXOStENA
JENDAURREAN JARRI
            PROIEKTUA
TXOSTENA
TXOSTENA
TXOSTENA
1.DIAGNOStIKOArEN AurrEKOA Kontaktua, inguruabarrak eta marko teorikoa.
2. DIAGNOStIKOA.
3. PrONOStIKOA.
 Udal arazoetan sakontzea. Zer dugu Laudion?
Jarduteko lerroak. Zer egin dezakegu?
     (Kultur kontseiluari aurkeztu)
(talde eragileari itzuli)
(talde eragileari itzuli)
(talde eragileari itzuli)
                  Elkarrizketa sakonak. Dokumentazioa berrikusi. Talde eragilea sortu.
Elkarte, teknikari eta politikarien tailerra. Hiritarrentzako jardunaldi irekia. Partaidetzazko behaketa.
Elkarte, teknikari eta politikarien tailerra. Partaidetzazko behaketa.
         Iturria: Geuk egina, honetan oinarrituta: Marti (2000), Marinez eta Berrio
Ochoa (2013) eta Red Cimas (2009)






















































   7   8   9   10   11