Page 12 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 12

ELKARRIZKETA / ENTREVISTA “17 URTEREKIN
Connecticuten irakasle lanak egin dituzu?
Magisteritza ikasketak bukatu eta gero, estatistika mas- terra egin nuen. Horrek bioestatistika lanetan aritzera era- man ninduen, ospitale batean. Yale unibertsitatearekin zuen harremana nire lanak, eta ikertzen aritu nintzen 3 urtez.
Edonola ere, irakasle izan nahi nuen, ikerlana gogoko izan arren. Horren ondorioz, Connecticuteko Hezkuntza Departamentuan lanean hasi nintzen ikertzen urtebe- tez, eta gero maisu ibilbidea abiatu nuen.
28 urte bete ditut irakaskuntzan: 11 urtez maisu mo- duan, eta gero lan ezberdinak egin ditut; irakasle la- guntzailea, elebidun programa baten koordinatzailea eta ikuskaria. Orain zuzendaria naiz.
46 ikastetxe daude eta nire betebeharra da ume eta gazte etorri berriak laguntzea, ingelesa ikas dezaten.
Guztira 20.000 ikasle ditugu, baina nire esku 3.600 di- tut, 3 eta 18 urte bitartekoak. New Heavenek 150.000 biztanle inguru ditu, eta 56 hizkuntza hitz egiten dira etxeetan. Guztira, 80 nazionalitate daude.
Horrez gain, programa elebidunaren arduraduna naiz. Nire estatuan dagoen legearen arabera, ikastetxe be- rean hizkuntza bera hitz egiten duten 20 ikasle egonez gero, programa elebiduna antolatu beharra dago.
Gure kasuan, mandarina (Txina), pastuna (Afganistan), arabiera eta gaztelania lantzen ditugu; jende gehiena azken horren programan dago.
Zure lanean isla al dauka Donald Trump presidentea- ren etorkinen aurkako diskurtsoak?
Jakina. Nabaritzen da. Gazte batzuk egun batetik bes- tera kanporatzen dituzte, bat-batean. Politika munduan gertatzen dena islatzen da.
New Heaven da nire hiria, eta hemen baditugu kasuak zeinetan gazte etorkinak ez diren bizi euren familia zu- zenarekin, baizik eta osaba edo izekoekin, egoera erre- gulatzeko zain.
Nolabait, New Heaven hiri santutegia da, poliziak ezin baitizkio paperak edonori eskatu. Ez da leku kontserba- dorea, nahiko liberala eta demokrata da.
Donald Trumpen politikak eragina dauka finantza- zioaren aldetik. Hala ere, New Heaven, esan bezala, toki liberala da eta jendeak Trumpen politiken aurka egiten du, ez dituzte onartzen.
Oraingoz, gauzak ez dira hainbeste aldatu.
 JOAN NINTZEN ESTATU BATUETARA,
ETA ORAIN
UME ETA GAZTE ETORKINEKIN LAN EGITEN DUT”
batekin egon nintzen bizitzen 4 edo 5 urtez. New Jerseytik Connecticut estatura mugitu ginen, eta han jarraitzen dut.
Ez da arrunta horrelakorik gertatzea, baina familia horrek hartu ninduen. Gaur egun ez dut ezagutzen hori egiten duen familia bat bera ere.
Nolakoa da Connecticut?
Ekialdean dago. Zehazki, New Heaven hirian bizi naiz. New Yorketik ordu eta erdira dago, iparraldean. New York eta Boston artean dago, berez.
Estatu aberetsanetakoa da Connecticut, baina New Heaven Estatu Batuetako 20 hiri txiroenen artean dago. Oso ezberdina da.
 











































































   10   11   12   13   14