Page 14 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 14

ELKARRIZKETA / ENTREVISTA
 “DONALD
Nolakoa izan zen aldaketa zuretzat, hara joan zinenean?
17 urterekin kanpora joatea ez zen erraza izan. Orain Estatu Batuetara joaten diren ume eta gazteekin lan egiten dut eta esperientzia hori zer den badakit.
Nire kasuan, aldaketa handiena ez zen hizkuntza izan, baizik eta kultura. Estatu Batuetan oso indibidualistak dira eta hori izan zen zailena.
Nire familian 6 anai-arreba ginen, eta modu kolektiboan pentsatzen genuen. Oro har, Laudion modu kolektiboan ulertzen zen bizitza garai horretan.
Estatu Batuetan ez da horrela, eta bertako balioak ulertzea zaila egin zitzaidan.
Talka hori murriztu al da egun? “Amerikanizatuak” gaude Laudion?
Asko aldatu da dena. Hala ere, hemen 5 urte atzeratua dago egoera. Dena den, gizartea gero eta indibidualistagoa eta kontsumistagoa da. Duela gutxi, Amazon ez zen ikusten eta orain non nahi dago. Globalizazioaren eragina da. Lehen dena zen txikiagoa.
Nola jotzen duzu zure burua, estatubatuarra zarela uste duzu?
Niretzat identitatearen gaia zaila da. 40 urte eman ditut kanpoan beste kultura batean bizitzen, eta horrek aldatu egiten zaitu. Hori bai, argi daukat estatubatuarra ez naizela; Laudiokoa edo Aiarakoa, agian.
Estatu Batuetan ikasi zenuen euskara?
Laudion institutuan hasi nintzen ikasten, eta Estatu Batuetan ingelesa ikasi nuen. Bolada batean Laudion egon nintzen urtebetez edo, masterraren eta lanaren artean. Orduan hasi nintzen euskara ikasten, Euskal Tokian Laudion, eta gero Etxarrin eta Leitzan egon nintzen barnetegietan. Horrela ikasi nuen.
Urte hauetan hitz egiteko ahalmen zati bat galdu dut, baina dena ulertzen dut. Han irratia entzuten dut euskaraz, eta baita irakurri ere, baina gutxiago, ez dudalako denbora askorik.
Laudiora itzultzen naizenean saiakera egiten dut euskaraz mintzatzeko.
Nolakoa da zuretzat herrira itzultzea?
Saiatzen naiz lagun batzuekin harremana mantentzen, kanpoan bizi dira euretako batzuk ere: Lanzaroten, Bartzelonan... Hala ere, jende askorekin galdu dut harremana, baina familiarekin, euren lagunekin, eskolako ezagunekin edota auzokideekin ez dut harremana galdu.
Erretiroa hartzen duzunean itzuli nahi duzu?
Bai, etxe bat erosi dut Aiaran hona bizitzera etortzeko. 6 hilabete hemen eta beste 6 Estatu Batuetan igarotzea da gure asmoa.
TRUMPEN
DISKURTSOAREN
ERAGINA
NABARITZEN DA
NIRE LANEAN,
HEZKUNTZAN,
IKASLE BATZUK
EGUN BATETIK BESTERA KANPORATZEN DITUZTE, BAT- BATEAN”
 







































































   12   13   14   15   16