Page 17 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 17

zuIN 16/17
 mobilizazioetan dozena bat ausartek baino ez genuen parte hartzen”, azaldu du Tere Cosano presidenteak.
Edonola ere, lehen urrats horien helburua erraza bezain funtsezkoa zen, baita anbizio handikoa ere, Aureli Picaza idazkariak argitzen duen moduan: “Hasierako xedea emakumeak etxeko esparrua uztea zen. Garai horretan emakume gehienen bizitza etxea eta seme-alabak zaintzea zen, eskolara eramatea eta adinekoak zaintzea”.
Asmo horrek eragin handia izan zuen zenbait sortzai- leren bizitzan, adibidez, Margarita Da Silva Gamboaren kasuan: “Ni atzerritik etorri nintzen eta nire senarra ka- mioi gidaria zen. Egun ugari igarotzen zuen errepidean, eta bi seme genituen; ama eta aitaren ardurak bete behar nituen. Niretzat salbazioa izan zen elkartea. Solastiarrek trebatzeko balio izan digu, pertsonalki aberasteko, bi- daiatzeko, gure pentsamendua zabaltzeko...”.
Badaude ere bestelako bidea egin dutenak elkarteraino heltzeko: hitzaldiak, eskulan tailerrak, kultura txangoak, dantza taldeak...
Ibilbide hori omentzeko baliatu dituzte 2019ko azken hilabeteak. Tarte horretan hamaika ekintza antolatu dituzte: bakarrizketak, hitzaldiak, belaunaldien arteko topaketa eta Solastiarren sortutako antzezlana.
Mercedes Arana Urkijok eta Margaritak berak parte hartu zuten El complejo de Filemón antzerki emanaldian. Horretarako bazkideen artean zer nolako interesak zeuden galdetu zuten, eta antzerkigintza agertu zen horien artean. 9 kide batu ostean, Oihala Zabaltzen taldeko Aitor Urkijo kidearekin lan egin zuten, eta abenduan eraman zuten obra Kasinora. Emaitza polita eta jendetza erakartzea lortu zuten.
“Apur bat itogarria izan zen 25. urteurrena muga izanik prestatzea, baina oso pozik gaude. Kasinoa bete egin zen, eta jendeak barre egin zuen”, azaldu du Mercedes Aranak. Horrez gain, ez dute baztertzen proiektuarekin jarraitzea.
Indar berriak
Urteurrenean buru-belarri aritu ondoren, Solastiarrek erronka berria izango du: zuzendaritza batzordea berritzea, hain zuzen. Zenbait kidek 11 urte bete dituzte jadanik ardurak betetzen, eta uste dute gainerako bazkideentzat aurrera pausua emateko garaia heldu dela.
“Sumatzen ez bada ere, lan ordu pilo dago egiten dugunaren atzean: baimenak eskatu, irteerak eta hitzaldiak prestatu, proiektuak idatzi, Zuinera informazioa bidali...”, adierazi du Tere Cosanok.
Aureli Picazak ere aipatu ditu zenbait betebehar ikusezin: “Une hauetan Emakunderen, Arabako Foru Aldundiaren eta Laudioko Udaleko Kultura Arloko zein Berdintasun Zerbitzuko diru-laguntzak jasotzen ditugu. Horretarako erakundeekin elkarlanean aritu beharra dago, eta konpromisoak bere. Ahalegin nabarmena dago horren atzean”.
Presidenteak espero du 138 bazkideen artean inplikazio nahikoa piztea, Solastiarrek aurrera egin dezan: “70 edo 80 urte dituztenei ezin diegu gehiago eskatu, ahal izan duten guztia eta gehiago eman baitute. Horregatik, azken urteotan sartu den jendeak hartu behar du lekukoa, eta elkartegintza zer den barneratu”.
8 de marzo. “En las primeras movilizaciones del Día In- ternacional de la Mujer apenas participaban una docena de valientes”, apunta la presidenta Tere Cosano.
En cualquier caso, el objetivo en esos primeros compases era tan sencillo como fundamental y ambicioso, tal y como explica la secretaria de la asociación Aureli Picaza: “El propósito al principio era que las mujeres salieran del ámbito doméstico. En aquellos momentos la vida de la mayoría de las mujeres no era otra que cuidar de la casa y de los hijos e hijas, llevarlos al colegio y hacerse cargo de la gente mayor”.
Esta pretensión de sacar a la mujer al espacio público o a com- partir su tiempo tuvo un gran impacto en la vida de alguna de las fundadoras, por ejemplo, de Margarita Da Silva Gamboa: “Yo había venido de fuera y mi marido era camionero. Se podía pasar muchos días seguidos en la carretera y teníamos dos hijos; tenía que ejercer de padre y de madre. Para mí fue una tabla de sal- vación. Solastiar nos ha servido para formarnos, enriquecernos personalmente, viajar, abrir nuestra mente...”.
Otras han recorrido diferentes caminos hasta llegar a Solastiar: charlas, talleres de manualidades, salidas culturales, grupos de baile... El colofón de este periplo han sido los últimos tres meses de 2019. Un período en el que la asociación ha registrado una activi- dad febril con monólogos, charlas, un encuentro intergeneracio-
nal e incluso un grupo de teatro que ha surgido de Solastiar. Mercedes Arana Urkijo y la propia Margarita participaron en la representación El complejo de Filemón. Para ello, consultaron con las socias qué intereses tenían y así surgieron las artes escénicas. Tras reunir un reparto de 9 personas, trabajaron con Aitor Urkijo de Oihala Zabaltzen, y en diciembre llevaron al Casino su obra de teatro, con
numeroso público y resultados más que satisfactorios. “Aunque fue un poco agobiante prepararlo con el 25 aniversario como límite, estamos muy contentas. El Casino se llenó y la gente se rio mucho”, expone Mercedes Arana.
Además, no descartan continuar con el proyecto.
Savia nueva
Después de volcarse en la celebración de su aniversario, Solastiar se enfrenta a un nuevo reto; buscar el relevo en la junta directiva. Algunas de sus componentes han cum- plido ya 11 años al frente de la asociación y creen que es el momento de que otras socias den un paso al frente y tomen responsabilidades.
“Aunque no se perciba, hay muchas horas de trabajo de- trás de lo que hacemos: pedir permisos, preparar las salidas y las charlas, redactar los proyectos, enviar la información al Zuin...”, explica Tere Cosano.
Aureli Picaza también da cuenta de las tareas invisibles que llevan a cabo: “En estos momentos recibimos subven- ciones de Emakunde, la Diputación Foral de Álava, el Área de Cultura y el Servicio de Igualdad del Ayuntamiento de Laudio. Para eso hay que colaborar con las instituciones y cumplir con los compromisos. Hay un esfuerzo importante detrás de eso”.
La presidenta espera que entre las 138 socias del grupo prenda la implicación suficiente para que Solastiar siga adelante: “A quienes ya tienen 70 u 80 años no les podemos pedir más, puesto que han dado y dan todo lo imaginable. Por eso creo que la gente que ha entrado en los últimos años debe tomar el testigo e interiorizar lo que implica el asociacionismo”.










































































   15   16   17   18   19