Page 20 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 20

ELKARRIZKETA / ENTREVISTA
 APILL irabazi-asmorik gabeko elkartea da, eta 150 enpresa biltzen ditu -ostalaritza, enpresa txiki eta ertainak, merkataritza...-. Azken hilabeteetan kanpainak abiatu dituzte tokiko merkataritzaren garrantzia nabarmentzeko, herriko ongizateari dagokionez.
Lehenik eta behin, 2019ko azken hilabeteetan kanpaina bizia gauzatu duzue tokiko merkataritzaren balioa goraipatzeko. Zer nolako ekarpena egiten du merkataritza mota horrek orokorrean, eta herrian, zehazki?
“MERKATARIEN HELBURUA
Egia esanda, azken hilabeteak oso biziak izan dira, azaroaren 28an hasitako sentsibilizazio kanpainarengatik. Gabonetan luzatu da kanpaina eta, gainera, data horietan antolatzen ditugun ohiko eskaintzak ere egon dira.
GAUR EGUN DA GOIZERO
Merkataritza garrantzitsua da, baina baita ostalaritza eta tokiko zerbitzuak ere. Guztien baturak bilakatzen du zerbait handia. Elkarrekin, merkataritza-herrigune anitza gara, eskaintza zabalarekin, eta enpleguari dagokionez, herriko enpresarik handiena gara.
PERTSIANA IREKITZEA.
Ekonomia eta zerbitzuak alde batera utzita, uste dugu elkarbizitzan egiten dugun ekarpena dela gure sektorearen alderik nabarmenena.
EGOERA ZAILA
Gure ustez, APILLen ikuspegia “mikroenpresen beharrak asetzen dituen hiri-eredu baten alde egitea da, Laudioko herritarrei ongizatea eta bizi kalitatea eskainita”.
DA”
Zure galderari erantzunda, merkataritzaren ekarpen garrantzitsuena udalerriari eskaintzen dion hurbiltasuna da. Lehen begi kolpean antzematen ez bada ere, ongizatea eta bizi kalitatea eskaintzen ditugu. Beti gaude hor gure zerbitzuak eskaintzen, bidaiak saihesten ditugu, segurtasuna ematen dugu... Eta garrantzitsuena, elkarbizitzaren eta giza harremanen motorra gara, Laudiori bizitza ematen diogu.
Tokiko merkataritzaren onurek arlo ekonomiko soila gainditzen dute, eta jarduerari bestelako kutsua ematen diote. Zertan islatzen da hori?
Laudiok merkataritza behar du kaleetan, eta merkataritzak Laudio behar du (herritarrak, udala). Biak joan behar dira eskutik. Merkataritza estrategikoa izan behar da edozein udalerritan.
Gabonetan plazaratu dugun bideoan hurrengo mezua jaurti genuen: “erosi baino lehen, gelditu zaitez hausnartzeko”. On-line erosketaren hoztasunaren aurrean, tokiko merkataritza eskaintzen dugu, hurbiltasuna ematen dugu, ez bakarrik arlo fisikoan, baita emozioen aldetik ere. Herri merkataritza beroagoa da eta kaleak alaitzen ditu, hori da bere giza faktorea.
Bestelako merkataritza guneetara jotzen badugu beti, edo Internet bidez erosten badugu, apurka-apurka eta alez ale, ekarpena egingo dugu herriak joera hori jarraitu
 

















































































   18   19   20   21   22