Page 24 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 24

ELKARRIZKETA / ENTREVISTA UDAL ONDAREA
PATRIMONIO MUNICIPAL
FELIX MUGURUTZA
Felix Mugurutzak hartu du Laudioko Udalean Ondare Arloaren ardura, eta azaldu du zertan datzan atal horren lana. Herriko ohiturak eta historia bizi- rik mantentzeko ahalegina egingo du.
Sobre Félix Mugurutza ha recaído la responsabilidad del Área de Patrimonio del Ayuntamiento de Laudio y ha explicado en qué consistirá ese apartado
y su trabajo. Su esfuerzo se centrará en mantener vivas las costumbres y la historia del municipio.
 Lehenik eta behin, zertan datza “ondare” ildoa? Zein da bere helburua?
2019ko maiatzaren 26an udal hauteskundeak izan ziren, eta geroko Gobernu Talde berriak erabat berregituratu zuen udalaren antolamendua. Lehengo 10 “arloak” 5era mugatu dituzte; euren barruan zenbait zerbitzu sortu dira, eta azken hauen barruan ere, zerbitzu-atalak.
Horrela, Euskara Arloko teknikari izatetik, orain, Kultura Garapenerako Arloaren barruan dagoen “Hizkuntza Normalizazioa eta Identitatea” zerbitzuaren arduraduna izatera igaro naiz. Lan horien barruan hiru ardura-multzo edo “zerbitzu-atal” izango ditut: a) Hizkuntza Normalizazioa b) Kultura-ondarea eta c) Udal Euskaltegia.
Hala ere, ez da lan-zama handitzeko agindu bortxatua izan, eskainitako ardura baizik. Aitortu behar dut pozarren onetsi nuela, gehiegi hausnartu behar gabe. Horietako bat, esan bezala, kultura-ondarearena da. Egituraketa berri honekin, oso agerikoa zen gabezia bati konponbide bat eskainiko zaio. Edo hala saiatuko gara behintzat.
Antes que nada, ¿en qué consiste la Unidad de Servicio de Patrimonio? ¿Cuál es su objetivo?
El equipo de gobierno surgido de las elecciones municipales del 26 de mayo reestructuró completamente la organización del Ayuntamiento. Lo que antes eran 10 áreas se han limitado a 5. Entre ellas se han creado algunos servicios y dentro de estos, a su vez, unidades de servicio.
Así, he pasado de ser técnico del Área de Euskara a responsable del servicio “Normalización Lingüística e Identidad” dentro del Área de Desarrollo Cultural. Esto comprende tres unidades de servicio: a) Normalización lingüística b) Patrimonio cultural c) Euskaltegi Municipal.
Pero no ha sido una carga de trabajo resultado de una orden, sino que se me ha ofrecido. Y he de admitir que la acepté con gran placer sin meditarlo demasiado. Entre estas responsabilidades está el patrimonio cultural. Con esta nueva estructuración, se da una respuesta a una necesidad que existe y que hay que empezar a trabajar.





















































































   22   23   24   25   26