Page 6 - Zuin Aldizkaria 37. zka. / Revista Zuin 37 - 2020/2
P. 6

GAI NAGUSIA / TEMA PRINCIPAL LAUDIOKO 12 PROIEKTU
  ESTRATEGIKOAK 2020RAKO
Auzoetako garapen integralerako planak: parte-hartze prozesua egingo da Laudioko auzo bakoitzaren beharrak definitzeko, eta epe motzerako zein luzerako proiektuak jasoko dira plan batean.
Mugikortasun Plana: Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Plana garatuko da, Laudioko mugikortasun sistema eta dinamikei dagokienez irizpideak zehazteko (bide sarea, oinezkoen ibilbideak, garraio publikoa...). Horrez gain, abiapuntua izango da HAPO berrirako (Hiri Antolakuntzarako Plan Orokorra).
Kultura eremu berriak: liburutegi berria kokatuko da Frontoiko Etxean, eta ikasteko gune berriak irekiko dira. Gainera, Antzokiaren behin betiko proiektua erredaktatuko da eta Musika Etxeko lanak esleituko dira. Horiek guztiak Laudioko kultura garapenerako proiektu estrategikoak dira.
Herritarrentzako arreta, partaidetza eta gardentasuna: udalerriaren etorkizunerako Herritarren Arreta Eredua zehaztuko da. Halaber, parte hartzerako egiturak indartuko dira (aurrekontu parte-hartzailea, aldizkako inkestak herritarrei...) eta gardentasun webgune berria definituko da.
Kalitatezko enplegu publikoa: Udal Lanpostuen Zerrenda aldatuko da eta Lan-Eskaintza Publikoa deituko da 2020an, hainbat lanposturekin.
Laudio lagunkoia adineko herritarrekin: Aurrera egingo da nagusien kluba handitzeko obretan, espazio berria eskuratuta, eta herritar nagusien orientaziorako eta arreta fisikorako zerbitzua abiatuko da.
Herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak: ur saneamendua hobetuko da Landaluze eta Latiorro bestelako auzoetan, funtsezko beharretan inbertituta. Gainera, argi zein kale-garbiketarako kontratuak berrituko dira, udalerriaren egungo beharretara egokitzeko.
Elkarteei babesa: diru-laguntzak eskatzeko mugarriak eta datak zehatuko dituen egutegia izango dute elkarteek. Horrez gain, Diru-Laguntzen Ordenantza eta deialdi bakoitzaren oinarriak berrikusiko dira, izapideak arintzeko eta errazteko.
Laudio Haziren eraldaketa: Laudio Haziren bilakaera estrategikoa ahalbidetzeko oinarriak ezarriko dira, landu beharreko gakoak identifikatuta; halaber, inguruko garapen agentzietan lortu diren praktika onak identifikatuko dira.
Laudio gazte eta feminista: bi elementuentzako tresna garrantzitsuak egongo dira. Emakume eta Gizonen IV. Berdintasun Plana eta II. Gazteria Plana. Dokumentu horiek parte-hartze ikuspegiarekin osatuko dira, eta udalak hurrengo urteetan berdintasun eta gazteria arloetan jarraituko dituen bide-orriak barne bilduko dituzte.
Herritarrentzako zerbitzu digitalak: wifi sareak espazio publikoetan instalatzeko plana landuko da, eta herritar guztientzako wifi zerbitzua egongo da zenbait udal espaziotan.
EspaƱica etxearen eraisketa: 2020an egikarituko da EspaƱica etxearen eraisketa, ingurumena, segurtasuna eta mugikortasuna hobetzeko.
    




















































































   4   5   6   7   8